Kolorezko zenbakiak. Matematika lantzen erregeleten bidez

Aurkezpena
Ikastaroa on-line izango da. Aurrez aurreko saio bi izango ditu:
- ikastaroaren hasiera-egunean: urriaren 4an (17:30-19:30).
- ikastaroaren amaiera-egunean: azaroaren 8an (17:30-19:30).
Saio horiek UEUren Ikastetxe Nagusian izango dira (Otaola hiribidea, 1. Eibar).
Erregeletak edo kolorezko zenbakiak George Cuisenaire-k asmatu zituen XX. mendeko berrogeiko hamarkadan. Iraslea eta musikoa zen. Urte asko eman zituen, musikaren didaktikan lanean eta hortik jasotako esperientziaz baliatuz kolorezko tira batzuk sortu zituen bere ikasleei musika erakusteko. Aukeratu zituen koloreak ongi pentsatutakoak ziren: gorriak, arrosak eta marroiak familia bat osatzen dute; horiak eta laranjak beste bat; berde argia, berde iluna eta urdinak beste familia batekoak dira; zuriak bere barne hartzen ditu beste kolore denak eta beste tira guztiak tira zuriz osa daitezke; beltza, kolorearen ukapena, ezin dugu beste tiren zenbaki zehatz baten funtzioan jarri.
Tira horiek egurrezko prismak bihurtu zituen eta ikasleen eskura jarri zituen. Laster konturatu zen kalkulurako zuten balioaz.
Erregeletek matematikek behar duten abstrakzioa lortzen lagunduko digute. Manipulatu (erregleten bitartez), irudikatu (bizi izan duguna adierazi) eta azkenik grafia.
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.
Irakasleak
Helburuak
- Etapako irakasleek elkar ezagutzea eta laguntza bultzatu, partekatzea.
- Ikasle guztien garapenean areagotzea, eragin positibo eta eraginkorra lortzea.
- Manipulazioa ikasleekin lantzea.
- Irudikapena sustatzea.
- Abstrakzioa lortzea.
- Deskonposaketa ulertzea eta indartzea.
- Eragiketak egiteko beste bide batzuk ezagutzea.
Edukiak
- Kantitatearen kontzeptua.
- Zenbakiak eta eragiketak: sistema hamartarra eta kalkulu mentala.
- Deskonposaketa.
- Irudikapena eta autoestimuaren garrantzia.
Metodologia
Ikastaroa b-learning motakoa izango da, hau da, saio presentziala eta on-line irakaskuntza konbinatuko dira. Ikastaroa on-line bideratuko da tutore pertsonalarekin. Beraz, teknologia berrietan eta Interneten oinarritutako ikasteko modu bat erabiliko da.
Ikastaroa emateko, Moodle (http://moodle.org/) motako irakaskuntza kudeatzeko sistema edo plataforma erabiliko da. Moodle, GPL lizentzian (Lizentzia Publiko Orokorra) oinarritutako ikasketarako kudeaketa-sistema da. Plataforma horren bitartez, ikasleek ikastaroko eduki eta jarduera guztiak eskura dituzte eta komunikatzeko bestelako tresnak ere (foroak, adibidez). Tresna horiek ikasleen arteko elkarrekintza, eta ikasleen eta irakaslearen arteko komunikazioa errazten dute.
Beraz, aurrez aurreko saioa eta on-line irakaskuntza konbinatuz, ikastaroan alde teorikoa eta praktikoa uztartuko dira. Plataformaren bidez, edukien informazioa zabalduko da eta ariketa praktikoak landuko dira. Zalantzak, argibideak eta ezagutza elkarrekin eraikiz plataformako foroen bitartez.
Nori zuzenduta
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleei.