MoodleMoot Euskadi 2017

Data: 2017ko urriaren 20a (Ostirala)
Ordutegia: 9:00-16:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2017ko irailaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2017ko urriaren 18a
MoodleMoot Euskadi 2017

Aurkezpena

11 urte iragan dira MoodleMoot Euskadi jardunaldien lehen edizioa antolatu zenetik eta urte hauetan zehar Euskal Herriko hainbat hezkuntza-erakundek hartu dute ardura Moodle erabiltzaileen bilgune bihurtu diren jardunaldiak antolatzeko. Aurten Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) izango da Moodle esperientzien elkartrukerako XI. Jardunaldiak antolatzeko arduraduna.

UEUk urteak daramatza unibertsitateko zein etengabeko prestakuntzaren alorrean eta ibilbide luzea du alorreko on-line eskaintzan. Horregatik, aurtengo edizioa unibertsitate mailako zein etengabeko prestakuntzaren alorreko on-line irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan zentratuko da, nahiz beste hezkuntza-etapek ere zeresana izan.

MoodleMoot Euskadi 2017 - #mooteu17 -  euskal komunitatean izandako ibilbidea, esperientziak eta praktikak ezagutzeko eta etorkizuneko aurrerapausoak zehazteko aukera paregabea izango da, ezbairik gabe.

Dokumentazioa:

Antolatzaileen gonbidapen bideoa: mooteu17 gonbitea

Ikusi hemen egunak eman zituenak:

Helburuak

  • Moodle erabiltzaileen esperientziak partekatzea
  • On-line unibertsitatea: egungo egoera aztertzea
  • Unibertsitateko ikaskuntza formala eta informala uztartzeko aukerez hausnarketa bultzatzea
  • Hezkuntza-teknologiak aurrez aurreko unibertsitateari egindako ekarpenak aztertzea
  • Etengabeko prestakuntza eta on-line metodologiaren harreman estua aztertzea eta indartzea

Jakintza-arloak