795 Idazketa, irakurketarako bultzagarria

Aurkezpena
Matrikulazio epea: 2017ko maiatzaren 5etik 26ra arte, biak barne.
Ikusirik institutuetan ezintasun handia dagoela ikasleak irakurzaletzeko, bide egokia izan daiteke idazteko zaletasuna ere bitarteko gisa lantzea eta bultzatzea, gozamen eta sormen iturri gisa, eta gogo hori piztuz gero errazago joko dugu liburuetara.
Sarritan, irakasleek beraiek gutxi idazten dute, nahiz eta horretarako gelan hamaika ariketa eta lanketa egin, ez dute ohitura handiegirik eta baliabide faltan egoten dira, ikasleak motibatu ezinik.
Irakasleak
Helburuak
Ikastaro hau ariketa praktikoetan oinarrituko da eta literatura unibertsaleko nahiz euskalduneko testu pizgarri eta motibagarrietatik abiatuko gara: poesia, narratiba, kantuak, artikuluak, grafittiak… Helburua irakurtzearen plazera berpiztea da, nork bere testuak idazteko gogoa bideratzea. Eta betiere generoaren orekari begira egingo dugu lan.
Horren bitartez eta horrekin batera estiloa lantzeko baliabideak eskainiko ditugu irakasleak zein ikasleak ikas dezan zein garrantzitsua den elipsia, ikuspuntu egokia -1., 2. edo 3. pertsona gehienbat- erabakitzearen garrantzia, testuen garapena lantzeko teknikak, sinonimoak eta adjektiboak neurriz erabiltzaren beharra, tonua eta koloreak… Objektibotasuna -kazetaritza, dibulgazioa…- eta subjektibotasuna -literatura-
Testuak taldeka eta banaka sortuko ditugu, baina sarritan itzulpenak egingo ditugu: tresna ezin hobea da testuaren muinean barneratzeko, arazo estilistikoak identifikatzeko eta konponbideak bilatzeko.
Ikastaroa norberaren praktikatik gelako praktikara bideratuko dugu, eta amaieran testu bilduma batekin batera, bibliografia gaurkotu eta egokitu bat lortzea espero dugu.
Poesiak eskaintzen dizkigun dohainak -laburtasuna, erakargarritasuna- kantuaren bitartez ere landuko ditugu, baina antzerkiaren aukera ere landuko dugu, eta, denboragatik ezin denean, irakurketa dramatizatuaren baliabidea gauzatuko dugu. Komikia ere eskura izango dugu sarri.
Edukiak
- Pertsonaiak, elkarrizketak, denbora eta aditza, koloreak, onomatopeiak… gure estilo karpeta propioa osatuko dugu eta gurearekin osatu.
- Atxaga, Sarrionandia, Meabe, Grimm anaiak, Maupassant, Julia Butterfly, Leopold Sédar Senghor, Fatima Mernissi, Kressmann Taylor edo Millás bezalako idazleen testu laburrak landuko ditugu gero geureak sortzeko edo itzulpenak egiteko.
- Ruper Ordorika, Maddi Oihenart, Jabier Muguruza, Mursego, Neighbor eta Maite Larbururen… kantuak baliatuko ditugu gureak sortzeko.
- Erakunde literarioek eskaintzen diguten laguntza aztertuko dugu: hiztegiak, aldizkariak -Behinola, Hegats, Senez, Idatz&Mintz…-, biblioteka fisikoak eta digitalak, eta abar.
Metodologia
Etxean irakurtzeko testu laburrak eskainiko ditugu. Baita sortzeko eta itzultzeko ere.
Idazkiak gelan kontrastatu, gure ezintasunak nabarmendu eta baliabide-konponbideak bilatuko ditugu.
Gelan banaka eta taldeka, axola diguten testuak sortuko ditugu.
Kantuak lantzeko bideoak erabiliko ditugu.
Komikiak baliatuko ditugu.
Ozenki ere irakurriko dugu: poesia, irakurketa dramatizatuaren ezaugarriak esperientzian ikusiko dugu.
Elkarren irakurketen berri emanez aberastuko dugu gure irakurgaitegia, gelako gure koadernoa.
Nori zuzenduta
DBH, Batxilergoa, Hizkuntza Eskolak