106 NIA (Norberaren Ikas-Alorra) sortu Konpetentzia Digitala garatuz

Aurkezpena
Matrikulazio epea: 2017ko irailaren 12tik 30era arte, biak barne.
NIA kontzeptu nahiko ezaguna bihurtu da: Norbere Ikas-Alorra. Hala ere, garatzea ez da hain erraza: zertan oinarritu behar naiz? Zer egin dezaket hobetzeko? Zein da nire maila? Ikastaro honetan, NIAren garapena konpetentzia digitalean oinarrituko dugu. Horretarako, NIAren kontzeptuaren ulermen globala lantzeaz gain, konpetentzia digitala zer den (DIGCOMP eredua) eta gure maila zein den ezagutuko dugu. Horren arabera, gure egungo NIA aztertu eta etorkizunean garatzeko eman beharreko pausoak zein diren aztertuko dugu.
Aurrez aurrekoa: azaroaren 2an (17:00-20:00)
Irakasleak
Helburuak
- Helburu orokorra: irakasle bakoitzak bere ikasteko moduaren arabera eta dituen premiei erantzuteko Norbere Ikas-Alorra (NIA, PLE ingelesez) sortu, antolatu eta aberastu.
- Helburu zehatzak:
- NIA eta konpetentzia digitala zer diren ulertzea.
- Norberaren konpetentzia digital maila ezagutzea eta baloratzea.
- Nor bere NIAz jabetzea, ikas-iturri gisa, eta hori hobetzeko bideak jorratzea.
- Taldeko eta bakarkako hausnarketa modu positiboan baloratzea eta horretarako espazioa sortzea.
Edukiak
- Irakasleen konpetentzia digitala, DIGCOMP ereduan oinarrituta: Marco Común de Competencia Digital Docente (INTEF, 2017) eta EAEko IKT mapa.
- NIA garatzeko osagaiak lantzea: gaitasunak, jarrerak, baliabideak eta ikas-ikuspegia (Arroyo, 2016).
- Norbere Ikas-Sareari garrantzia ematea (teknologiaren atzean dauden pertsonak baloratzea, ikuspegi humanista eta sozio-konstruktibista).
- Norberaren PLEa sendotzeko eta hobetzeko tresna digitalak ezagutzea: informazioa eskuratzeko, edukiak sortzeko eta partekatzeko.
Metodologia
Ikastaroa blended-learning motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala eta aurrez aurreko bi saiorekin konbinatuko dira.
Aurrez aurreko saioetan ikastaroaren erritmoa bermatzeko laguntza eskainiko zaie ikasleei.
- Hasierako saioa: ikastaroan landuko diren edukiak aurkeztu, ikasgela birtualaren funtzionamendua azaldu eta lehenengo gaian murgilduko gara, konpetentzia digitalaren markoen ikuspegi orokor bat landuz.
- Amaierako saioa: amaieran proposatutako talde-lanak aurkezteko eta ko-ebaluazioa egiteko gunea izango da. Etorkizunerako lankidetza-proposamenak edo aukerak ere jorratu daitezke.
Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, guztion artean ikasteari berebiziko garrantzia emanez. Landutako oinarri kontzeptualen inguruko praktikak proposatuko dira, ikasleen parte-hartzea eta hausnarketa kritikoa bultzatuz. Horretarako, ondorengo estrategiari jarriko dira martxan:
- Bakoitzaren portfolioa: ikasle bakoitzak bere bloga zabalduko du (lanketa).
- UEUren ikasgelako foroa: ikasleen eta irakaslearen arteko elkarreragina eta komunikazioa
- Twitter: elkarrizketa mundura zabaltzeko (traola).
Amaieran, ikastaroko gaitasunetan oinarritutako talde-lana burutuko da, foro espezifikoak eta talde-dinamikak oinarri hartuta. Ikasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute.
Nori zuzenduta
Irakasleak orokorrean, IRALEko irakasleak