Adingabeak eta Internet: arriskuak eta nortasun digitala

Aurkezpena
Ikastaroa bete egin da. Eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zaitugu.
Ikastaro honek saio presentzial bat izanen du: urriaren 4an (asteazkena) 17:00tan, Iruñeko UEUren egoitzan.
Ukaezina da azken urteetan Informazio eta Komunikazio Teknologiek (IKT) jasan duten bilakaera eta horrek eragin duen aldaketa soziologikoa.
Une oro on-line egotearen beharra ez da garaiko moda bat. Internet ezinbesteko tresna bilakatu da, gure bizitzako ia alderdi guztietako parte izanik: kultura, komunikazioa, ekonomia, lan-esparrua eta banakako zein taldeko ohiturak. Ondorioz, gaur egungo gizartea hiperkonektatuta bizi da eta, heldu zein gazte izan, sarera erabat lotuta gaude.
Ostera, IKTen garapenaren abiadura azkarra bada, horien erabilera desegokiaren ondorio gisa jasan ditzakegun esperientzia negatiboen abiadura are azkarragoa da. Sareak baditu arriskuak, Interneten ibiltzeak gatazkak sor ditzaketen egoera arriskutsuak bizitzea eragin baitezake.
Adingabeen kasuan, Interneteko aroan jaio dira eta eurentzat Internet erabiltzea intuitiboa eta erraza izan ohi da. Edonola ere, sarean sortzen diren egoera arriskutsuen aurrean erantzuteko heldutasun eta irizpide falta dute.
Horregatik, familiek adingabeen errealitate digitala ezagutzea funtsezkoa da, familia Interneteko arriskuen prebentziorako gako baita. Beraz, ikastaroan adingabeek zein teknologia eta nola erabiltzen duten landuko da, horrek euren egunerokotasunean eta nortasun digitalean duen eragina aztertuz. Era berean, guztien artean funtsezkoa den taldeko hausnarketa kritikoa indartuko da.
Irakasleak
Helburuak
- Adingabeen errealitate digitala ezagutzea.
- Interneteko arriskuen ondorioak aztertzea.
- Nortasun digitala zaintzearen garrantziaz jabe izatea.
- Interneteko arriskuen prebentzioan familiak betetzen duen paperaren inguruan hausnartzea eta hori bideratzeko zenbait gako eskaintzea.
Edukiak
- Sarrera: garapena eta teknologia gure egunerokotasunean.
- Adingabeen errealitate digitala: zer, noiz, nola eta zertarako.
- Interneteko arriskuak: pribatutasuna, grooming-a, sexting-a, ziberbullying-a, eduki ezegokiak eta menpekotasuna.
- Nortasun digitala: zer da, nola osatzen da eta eragina.
- Familia: Interneteko arriskuen prebentzioaren gakoa.
- Interneteko erabilera egokia bideratzeko baliabideak.
Metodologia
Ikastaroa on-line izaera izango du, formakuntza parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izanik. Ikastaroaren helburuak lortzeko, zenbait praktika proposatuko dira eta, momentu oro, parte-hartzea bultzatu eta hausnarketa krtikoa indartuko da. Horri esker, inguruko adingabeen errealitate digitala ezagutuko da eta zenbait gako eskainiko dira eskola zein familia testuinguruan egoerari erantzuteko.
Nori zuzenduta
Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna.