Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua. Jakin jardunaldiak.

Hasiera - Bukaera data: 2017ko uztailaren 13a - 2017ko uztailaren 14a (Osteguna-Ostirala)
Ordutegia: ostegunean 9:00-17:00 eta ostiralean 9:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 12
Matrikula-epearen hasiera: 2017ko maiatzaren 22a
Matrikula-epearen bukaera: 2017ko ekainaren 29a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikusi hemen bi egun horietan bizitakoak:  #UI45 Usurbil

------------------------------

Gure eguneroko bizitza eta besteekiko bizikidetza hizkuntza, genero, klase sozial eta jatorriaren arteko harremanetan josten da. Batzuetan korapilatu eta bestetan askatu. Harreman horien nolakotasunak esaten digu zerbait geure buruaz, geure taldetasunetaz, eta azken finean, herria egiteko geure moduez, ezinez eta indarguneez.

Galdera asko ditugu begien aurrean ikusi nahi izatera: Hizkuntza eta kultura anitz bizi dira gure artean, hizkuntza eta kultura asko bizi ditugu, nola kudeatuko dugu aniztasun hori euskararen normalizazioan lagungarri izan dadin? Euskal hiztunok zer dugu eskaintzeko beste hizkuntza ez-hegemonietako hiztunei? Zer da klasea gaur egun? Zertan eta zertara aldatu da klasearen kontzeptu klasikoa gurean? Zenbat aurpegi ditu prekaritateak? Zenbat azal kolore? Ze jatorri? Ze genero? Hizkuntza, generoa, klasea, jatorria non, noiz eta nola gurutzatzen dira? Non gertatzen dira menperakuntzak? Non indartzen? Eta non eta nola ahaldundu gaitezke hiztun gisa, emakume gisa, langile gisa, migrante gisa? Borroka horien aliantza ez al dugu beharrezko? Eta, azkenik, nola egingo dugu jendarte justuago eta berdinzaleago bat eraikitzeko eguneroko jardunetik?

Eseri, eta galdera horiek, eta gehiagok marrazten diguten bidegurutze horretan zer gertatzen den ikusi nahi dugu, jokoan ze botere harreman dauden aztertu eta aniztasunetik elkarrizketa abiatu, horretarako elkarguneko feminismoaren begirada baliatuz.

Horren guztiaren inguruko hausnarketari denbora eta lekua eman nahi diogu lehen Jakin Jardunaldi hauetan eta horretarako hamabi aditu eta aritu bilduko ditugu, diskurtsoa eraikitzen eta praktika egikaritzen dabiltzanak denak. Lehe egunean diskurtsoari helduko diogu gehien bat, eta, bigarrenean, bizi-ibilbideen errepasoa baliatuko dugu bidegurutzea zeharkatzeko. Horretarako euskararen ondoan, kitxua, wolof eta galiziera hizkuntzek ere izango dute lekua.

 

           Jardunaldi hau Jakinek, Usurbilgo Udalak eta UEUk elkarlanean antolatu dituzte.

Jardunaldiez gainera, berariaz antolatutako kultur ekitaldiak ere izango dira.

Irakasleak

Jakintza-arloak