Wikidata tailerra: Wikipedia, Oteiza, Commons, Txillida, Wikidata, Basterretxea eta Wikipedia.

Aurkezpena
Izean emateko begiratu azpian dauden argibideak.
Wikipedia (artikuluak), Wikidata (datu-basea, mapak...) eta Wikimedia Commons (argazkiak) hirurak elkarrekin dabiltza eta oso gustura. Jakintza librearen hiru proiektu horiek lantzeko lantegia antolatuko dugu uda honetan, egun bateko jardunaldi teoriko praktiko batekin.
Lantegiek ikasteko aukera emango diete hasiberri zein jada mundu honen barruan daudenei.
Tailer honetan laguntzaile:
Helburuak
Helburu praktiko lortu nahi dugu: hiru euskal eskultore ospetsuen lanak dokumentatu, katalogatu eta horien lanaren inguruko artikuluak sortzea eta grafikoetan erakustea.
Bukaeran Wikipedian lanean jarraitzeko gonbidapena egitea eta aurrera begirako proiektuak lotzea ahal bada.
Edukiak
Zer dira Wikipedia, Wikidata eta Commons?
Lantegi tematikoak
- Wikidata-ra datuak igotzeko tailerra, eskuz zein programa bereziak erabilita
- Wikidata-tik datuak ustiatzeko teknikak. LUA eta SPARQL
- Argazki rallya, Donostiako kale-artea. Txango bat Donostiako artean barrena
Metodologia
Jardunaldi teoriko praktiko bat izango da.
Goizean azalpen teorikoak izango dira, eta arratsaldean jarduera praktikoak (editatoia eta hackatoi).
Nori zuzenduta
Parte hartzea irekia izango da Wikipedia inguruko tresnak ikasi nahi duen ororentzat, baina batez ere hiru partaide mota aurreikusten ditugu lantegirako:
- Liburuzainak, dokumentariak eta artxibariak (datuak sartu eta bilatu Wikidatan)
- Informatikariak (datuen ustiaketa eta integrazioa)
- Artearen historialariak, kazetariak eta jakintza librearen maitaleak (argazkiren kudeaketa librea.