Euskal Mitologia: kultura ondarea

Hasiera - Bukaera data: 2017ko apirilaren 25a - 2017ko maiatzaren 30a (astelehena-ostirala)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 20
Matrikula-epearen hasiera: 2017ko urtarrilaren 31
Matrikula-epearen bukaera: 2017ko apirilaren 21a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaroa on-line izango da. Aurrez aurreko saio bi izango ditu:

  • ikastaroaren hasiera-egunean: apirilaren 25ean (17:30-19:30).
  • ikastaroaren amaiera-egunean: maiatzaren 30ean (17:30-19:30).

Saio horiek UEUren Ikastetxe Nagusian izango dira (Otaola hiribidea, 1. Eibar).

Euskal mitologia euskal kultura ondarea da, ondare immateriala hain zuzen.

Ikastaro honen helburua bikoitza da. Alde batetik, euskal mitologiaren pertsonaiak eta haien arteko harremanak eta antolamendua ezagutzea, osotasuneko ikuspuntua eskainiz. Bestetik, euskal ipuin mitologikoen balio sinbolikoa (mitoena, hain zuzen) jorratzea, mito eta mitologiaren koherentzia landuz.

Aitzinako erlijioa eta lehenagoko mundua irudikatu eta berarekin harremanetan sartzeko ikuspegi ezberdina ezagutuko dugu, gure arbasoen mundura hurbilduz.

Irakasleak

Helburuak

  • Mito eta mitologiaren koherentzia aztertzea.
  • Pertsonaiak, jeinuak eta haien arteko harremanak ezagutzea.
  • Balio sinbolikoa jorratzea.
  • Oinarrizko mitoak antzematea.

Edukiak

KONTZEPTUAK ETA DEFINIZIOAK

  • Mitoak eta mitoen ezaugarriak.
  • Mitologia eta euskal mitologia.
  • Animismoa eta panteismoa.
  • Sinbologia.
  • Euskal ipuin mitologikoak.
  • Ipuinak eta kulturaren transmisioa.
  • Emakumeen presentzia (matriarkatua, matrialismoa, matristika).

EUSKAL MITOLOGIAREN GARAPENA: HASIERA

  • Euskal mitologiaren antolamendua: maila fisikoa eta kontzeptuala.
  • Euskal kosmogonia.
  • Gernikako arbola.
  • Aideko versus Berezko.
  • Gaueko eta Gauargi.

MAILA KONTZEPTUALA: MARI ETA HAREN GORTEA

  • Mari: biziaren eta heriotzaren jainkotasun gorena.
  • Mariren aginduak eta sari/zigorrak.
  • Baiezkoa eta ezezkoa.
  • Bi seme: Mikelats eta Atarrabi.
  • Artasuna: Maju-Sugaar versus Herensuge.
  • Mariren munduaren amaiera.

MITOLOGIATIK HARATAGO: KULTURA

  • Mariren koloreak.
  • Eguneko eta gaueko erregimenak.
  • Sorginak eta magia.
  • Indar eta Adur.
  • Makrokosmosa eta mikrokosmosa: etxea.
  • Hutsaren bila eta Oteiza.
  • Unibertsaltasuna.

NUMEN GEHIAGO: pertsonaien eta jeinuen inguruko lana

  • Horretarako eskainitako eta norberak aurkitutako informazioarekin, ikasle bakoitzak pertsonaia, jeinu edo sinbolo baten inguruko lana prestatuko du ikaskideei aurkezteko. Adibidez: Olentzero, Lamiak, Basajaun-Basandereak, Galtzagorriak, Tartalo, Izaki doneak, Lauburua, Herensugea, Behigorri... eta abar.

Metodologia

Ikastaroa b-learning motakoa izango da, hau da, ikasgelako saioak eta on-line irakaskuntza konbinatuko dira.

Hasteko, 2 orduko aurrez aurreko saio bat izango da. Ondoren, ikastaroa on-line bideratuko da irakaslearen etengabeko gidaritzapean, bost astetan zehar ariketa praktikoen bitartez eta proiektu baten osaketarekin. Amaitzeko, 2 orduko aurrez aurreko saio bat izango da, bukaerako proiektu lana elkarbanatzeko eta ebaluazioa egin ahal izateko.

Ikaskuntza-irakaskuntza metodologia honen bidez ikasleen parte-hartzea bultzatuko da.

Nori zuzenduta

Orokorki kultura ondarean eta bereziki euskal mitologian interesa duen orori.

Jakintza-arloak