Laborategiko Teknikaria behar du Basque Culinary Centerrek

Basque Culinary Center

Laborategiko Teknikaria behar du Basque Culinary Centerrek.

Zeregin nagusia

BCC Innovation Zentro Teknologikoaren ikerketa- eta berrikuntza-prozesuak aurrera jarraitzeko behar diren laginak, entseguak, analisiak eta probak prestatzea, emaitza zehatzak eta fidagarriak bermatzeko.

Lan-ildo nagusiak

  • Produktu eta formulazio berriak garatzea eta fisiko-kimikoki eta mikrobiologikoki ezaugarritzea.
  • Gastronomiaren sektoreari lotutako garapen teknologiko berriak aztertzea, elikagaien adierazle fisiko-kimiko eta instrumentalen bidez.
  • Lehengaiak eta azpiproduktuak (nekazaritzako elikagaiak eta HORECA kanalekoak) ebaluatzea, balio gastronomiko handiko produktuetan osagai gisa gehitzeko.
  • Behar espezifikoak dituzten pertsonentzat egokitutako elikagaiak ebaluatzea.
  • Elikagaiak eraldatzeko eta kontserbatzeko prozesuak monitorizatzea.
  • Elikagai-enpresei  produktuak garatzen edo birformulatzen laguntzea.

Zeregin nagusiak

  • Laginak aztertzea saiakuntza fisiko-kimiko, instrumental eta mikrobiologikoen bidez.
  • Laneko protokolo normalizatuak (LPN) aplikatzea.
  • Laborategiko saiakuntzen emaitzak kudeatzea eta erregistratzea, trazabilitateari eutsita.
  • Metodo analitikoak prestatzea.
  • Inbentarioa kudeatzea: fitxa teknikoak eta lan-jarraibideak egitea, eta mantentze-planak jarraitzea.
  • Laborategiaren antolaketa eta garbitasuna mantentzea.
  • Laborategiko materialaren eta erreaktiboen erosketak kudeatzea.
  • Proiektuen txostenak egiten parte hartzea.
  • Arloko ikerketa- eta berrikuntza-proiektuetan parte hartzea.

Betekizunak 

  • Goi Mailako Gradua laborategietako lanarekin zerikusia duten arloetan (Analisiko eta Kalitate Kontroleko Laborategia, Kimika Industriala, Elikagaien Industriako Prozesuak eta Kalitatea, Laborategi Klinikoa eta Biomedikoa edo antzeko titulazioak).
  • Aurretiko esperientzia profesionala saiakuntza fisiko-kimikoak eta instrumentalak eta/edo mikrobiologikoak egiten.
  • Kalitate-arauak, laborategiko jardunbide egokiak (BPL) eta segurtasun- eta higiene-arauak ezagutzea.
  • Taldean lan egitea gustatzea.
  • Jarrera proaktiboa eta prozesuak ikasteko eta hobetzeko jarrera izatea.
  • Ingeleseko B2 maila.

Informazio gehiagorako: BBC