Hizkuntza-plangintzan aritzeko aholkularia behar du Elhuyarrek

Elhuyar

2024ko urtarrilaren 11

Hizkuntza-plangintzan aritzeko aholkularia behar du Elhuyarrek.

ESKAINTZEN DA:

  • Diziplina anitzeko lantalde euskaldun eta dinamiko batean aritzea.
  • Lanaldi osoa eta epe luzeko kontratua.
  • Lan-ordutegi malgua eta astean bi egunetan telelana egiteko aukera.
  • Etengabeko garapen profesionala.

ESKATZEN DA:

  • Unibertsitate-titulua.
  • Euskara-maila handia: C1 mailako agiria izatea.
  • Gidabaimena.
  • Hizkuntza-plangintzan ezagutza eta esperientzia izatea.

BALORATUKO DA:

  • Euskararen normalizazioaren alorrean esperientzia edo graduondokoa izatea.
  • Gainontzeko beste arloetan: berdintasunean, partaidetzan edo berrikuntza sozialean ezagutza edota esperientzia izatea.
  • Proiektuak kudeatzen esperientzia izatea.
  • Prozesuak diseinatzeko eta planifikatzeko zein taldeak dinamizatzeko gaitasuna izatea.
  • Harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea.
  • Euskararen C2 mailako agiria izatea.

Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu, bidali zure CVa helbide honetara: pertsonak@elhuyar.eus

Epea: 2024ko urtarrilaren 11

Iturria: Elhuyar.