Euskaltzaindiak Idazkaritzako teknikaria behar du Nafarroako ordezkaritzan lan egiteko
Euskaltzaindia
Euskaltzaindiak teknikari bat (1) kontratatu behar du lansaio osoan, ondoko lanpostua betetzeko:
Idazkaritzako teknikaria, Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaritzan egiten diren lanetan aritzeko. Kontratatzen den teknikariak Iruñean egingo du lan, Nafarroako ordezkaritzan (Oliveto Kondea, 2, 2. solairua · 31002 IRUÑEA).
EGITEKO NAGUSIAK:
Nafarroako ordezkaritza:
- Bulegoko ohiko lanak aitzinatzea. Jendearentzako arreta (telefonoz, posta elektronikoz eta aurrez-aurre).
- Nafarroako euskaltzainekiko eta euskalgintzako kideekiko komunikazioa, Nafarroako ordezkariaren gidaritzapean. Orobat, harreman instituzionalei dagokienez, agenda kudeatzen laguntzea eta egin beharreko bilkuretarako deiez-eta arduratzea.
- Urteko plangintzari loturik, Nafarroan egiten diren erakusketa, ikastaro, liburu-aurkezpen, bilkura (osoko bilkurak barne) eta bestelako jarduerak kudeatzea.
Euskatzaindia:
- Hizkuntza Kalitatearen Behatokia (HIZBEA) zerbitzuari doazkion lanak: testuen hizkuntza-Berrikuspena, Euskaltzaindiaren arauak eta gomendioak betetzen direla bermatzeko; maketaturiko argitalpenen gainbegiratze-lanak eta edizio-lanetan laguntza ematea, betiere Euskaltzaindiak finkatutako edizio-irizpideen arabera.
- Komunikazio-lanak.
BALDINTZAK.
- Titulazioa: egiteko nagusiei loturik dagoen gradua izatea (gutxieneko titulazioa) Hizkuntza-gaitasuna: C1/C2 euskara-maila egiaztatuta izatea.
- Hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoetan eskatzen diren gainerakoak.
- Hautaketa-prozesua
Interesdunek CV-a eta motibazio-gutuna bidali beharko dute honako helbide elektronikora: info@euskaltzaindia.eus, martxoaren 31ko 15:00ak baino lehen.
Iturria: Euskaltzaindia