ZERO ZABOR. Nola berpiztu ekonomia Lur planeta txikitu gabe
Zer da Zero zabor filosofia? Natura- eta giza baliabideak etengabe ustiatzen ari garen honetan, ezinbestekoa da erabili eta botatzeko egungo eredu lineala birpentsatu eta sistema zirkular bat eraikitzea, toxikorik gabe, gatazka-guneetatik datozkigun baliabideekiko menpekotasunari amaiera eman eta kalitateko eta tokiko lanpostuak sortzeko aukera emateko. Baliabideak xahutzen jarraitzen duen ekonomia bat —izan hondakin modura edo langabezia modura— ezin da, izatez, jasangarria izan. Hondakinak sintoma dira, diseinu okerreko sistemaren seinalea; Zero zabor filosofiak amaiera eman nahi dio horri.
Zero zabor. Nola berpiztu ekonomia Lur planeta txikitu gabe saiakerak baliabideak kudeatzeko egungo sistemari alternatiba zaion proposamena aurkezten digu. Alternatiba hori egingarria eta positiboa da, eta ikerketa-alorrean egindako aurrerapenak alor teknologiko eta sozialean aplikatuta aurrera begiratzeko aukera ematen digu.
Gainera, Euskal Herriko egungo hondakinen kudeaketa eta tratamenduaren egoera islatzeko asmoz, liburu honen 3. kapitulua moldatua izan da, gai honetan adituak diren hainbat pertsonaren ekarpenei esker.
SARRERA
1. ETA HAU GUZTIA, ZERGATIK?
Xahutzea beharrizan bihurtu duen ekoizpen-eredua
Urritasun-garaiak
Ekosistema globala
Ekoizpen-eredu berri baterantz
Ekonomia berriaren printzipioak
Hondakinak sistema-aldaketarako giltza
2. ZERO ZABOR
Zer da Zero zabor?
Hondakinen egoera Europan
Europar Batasuna Zero zabor bidean
Zer esan nahi du Zero zabor helburua gain hartzeak
2.1. Birpentsa gaitezen: itxi dezagun zikloa
Naturak ez du hondakinik sortzen, guk sortzen ditugu
Baliabideekin dugun harremana birdiseina dezagun
Birziklapenari buruzko egiak
Plastiko gehiegi?
Hondakinetatik baliabideetara
2.2. Bil dezagun: guztia zikloaren baitan gelditu behar da
Diseinu onarekin ez da nahikoa
«Zertarako bereizi hondakinak guztia leku berera badoa?» esatetik «nik birziklatzen dut» aldarrikatzera
Hondakinen historia labur bat
Garatzeko bidean dauden herrialdeen egoera
San Frantzisko, lehenengo Zero zabor hiria!
Zero zabor estrategiak Europan lur hartu du
Zer esan nahi du Zero zabor udalerri izateak?
Ekoizlearen erantzukizun zabaldua
Eta Zero zaborrera iristen garen bitartean... zer egin errefusarekin?
Azpiegituren malgutasuna
Birziklagarria eta konpostagarria ez dena tratatzeko aukerarik onena
2.3. Murritz dezagun: zikloa txikiagotu dezagun
Elikagai-xahutzea, eredu lotsagarria
Birziklatzea azken aukera da; lehenago, berrerabil dezagun
Hobe da ontzien kontsumoa murriztea, ontziak birziklatzea baino
Desmaterializazioa!
3. EUSKAL HERRIA ZERO ZABOR NORABIDEAN?
3.1. Gipuzkoa Zero Zabor lurraldea
3.2. Bizkaiko keak
3.3. Nafarroako hondakinen ibilbide luzea
3.4. Araban bagare
3.5. Ipar Euskal Herria
4. ZERO ZABOR GIZARTEA
Nolakoa izango da ekonomia zirkular edo Zero zabor ekonomia?
Ontziak: berrerabili eta konpostatu, birziklatu baino lehen
Tokiko lanpostu gehiago, deslokalizatzen zailagoak
Erabilera-ondasunak: jabetzarik gabeko erabilera
Kontsumo-ondasunen belaunaldi berria
Energia-intentsitate baxuagoa
Osasuntsuago, medikamentu gutxiagorekin
Gaikako bilketa berria
Tokiko ekonomia eta eragin soziala
Historiaren hasiera berri bat marrazten
ERANSKINA: TEORIATIK PRAKTIKARA, EKIN DIEZAIOGUN LANARI
Gure ingurura begira dezagun
Mugi gaitezen
Zero zabor familia
Zero zabor kalea
Zero zabor enpresa
Zero zabor komunitatea/udalerria
ESKER ONAK

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu