Unibertsoa: Bing Bang-etik gaur egunera
Lan honen helburua kosmologiak eta astrofisikak azken urteetan landu dituzten bideak bildu eta azaltzea da. Bertaz, lanean zehar unibertsoa bere osotasunean eta bere osagaietan banatua aztertuko dugu.
Irakurleari unibertsoaren ezagumendu orokor bat eman asmoz, azterketa horrek gaur egun mahaigaineratzen dituen arazoak eta saiatzen diren ebazpideak aipatzen dira.
Mota honetako lan gehienetan aztergaiak ordenatzeko erabiltzen den kriterioa gurekiko hurbiltasuna izaten da. Hau da, azterketa Eguzki-sistematik hasten da, gero izarrak orokorki eta galaxiak aztertzeko; azkenik, unibertsoaren sorrera eta eboluzioa denboran zehar ordenatzeko. Dena den, kasu honetan, ez da hori erabili dugun ordenamendua. Denboraren lerroa argiago gera dadin, lehenengo, unibertsoaren sorrera eta eboluzioaz arduratu gara atal luze batetan, gero gaur egun materiaren banaketan behartzen ditugun elementu ezberdinak deskribatzeko, hurbilenetik hasiz.
HITZAURREA
I. UNIBERTSOAREN JATORRIA ETA EBOLUZIOA
- Leherketa haundiaren teoria
- Unibertsoaren eredu inflazionarioa
- Unibertsoaren eboluzioaren urrats garrantzitsuenak
II. EGUZKI.SISTEMA
- Eguzki-sistemaren jatorria
- Eguzki-sistemaren azterketa espazialuntzien bidez
III. IZARRAK
- Nano zuriak
- Nobak eta supernobak
- Pultsare edo neutroi-izarrak
- Zulo beltzak
IV. GALAXIAK
- Gure galaxia
- Galaxia kiribilen dinamika
- Galaxien kumulu eta superkumuluak
V. GALAXIA AKTIBOAK ETA KUASAREAK
- Galaxia aktiboak
- Kuasareak
BIBLIOGRAFIA

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu