Transesterifikazioak. Biodieselak. Nola lortu biodiesela sukaldeko olioa erabiliz?
Liburu honen funtsa da kontatzea galdera bati erantzuna emateko orduan agertzen zaizkigun zalantzak. Urte bi jardun dugu sukaldeko olio erabiliei zer-nolako birziklapena eskaini ahal diegun ikertzen, eta ikerketa amaitu ondoren, geure buruari egin diogu galdera: mereziko luke egindako lana, ikerketa, aztertutakoa, laborategiko teknikak eta lortutako datuak eta abar euskaraz idaztea eta dibulgatzea?
Baietz esan ondoren liburuaren egituraketari ekin diogu, hau da, kontakizun hori nola banatu atalez atal, josi atalak elkarri, atal bakoitzari sarrera egoki bat idatzi eta azkenik lortutako emaitzak eta ondorioak azaldu. Hori guztia aurkitu ahal izango duzu liburu honetan, irakurle maitea.
Sarri galdetu dugu frijitzeko olio erabiliak non amaitzen duen bere bidea; eta guztiok batu egiten dugula eta birziklatu egiten dugula esan arren, liburu honek esaten digu gehienok -gezurrontziak- garela, harraskatik behera botatzen dugu eta ur-araztegietan metatzen da gure olioa.
Liburu honek ikerketa zientifiko batetik dibulgazio-arlora pasatzeko dauden zailtasunak gure larruan dastatzeko aukera eman digu. Zuri, irakurle maitea, liburu honen irakurketa laket suertatzen bazaizu, gure ahaleginak antzematen dituzulako da eta zurekin ez daukagu zorrik.
Taldekideak. Aitzinsolasa
Sarrera
1. Energia eta politika energetikoak
1.1. Energia
1.2. Erregai fosilak
1.3. Energia berriztagarriak
1.4. Biodieselak
1.5. Berotegi-efektua
1.6. Biomasaren potentzialtasuna Euskal Herrian
1.7. Bibliografia
Â
2. Landare-olioen ikuspuntu kimikoa
2.1. Olioak eta gantzak: funtzioak
2.2. Triglizeridoen erradikalak
2.3. Gantz-azidoen propietateak
2.4. Zenbait landare-olioren osagai nagusiak
2.5. Bibliografia
Â
3. Transesterifikazioaren ikerketa zinetikoa
3.1. Transesterifikazioan eragiten duten aldagaiak
3.2. Mekanismoa
3.3. Bibliografia
Â
4. Erreaktiboak eta teknika esperimentalak
4.1. Sarrera
4.2. Erreaktiboak
4.3. Ezaugarritze-teknikak
4.4. Prozedura esperimentala eta olioaren egokitzea
4.5. Emaitzak eta eztabaida
4.6. Ondorioak
4.7. Bibliografia
Â
5. Olio erabiliaren balantzeak biribiltzen eta ixten
5.1. Kalkulu megamakroskopikoak
5.2. Olio erabilia hondakin bat da
5.3. Zenbat erabilitako olio (UCO) batzen dugu?
5.4. Eta batzen ez den olioa?
5.5. Eskerrak emanez
5.6. Bibliografia
Â
6. BIODIESELAREN BIZITZA-ZIKLOAREN BALIOESPENA
Â
6.1. Sarrera
6.2. Zer da bizitza-zikloaren balioespena (LCA)?
6.3. Biodieselaren bizitza-zikloaren deskribapena
6.4. Biodieselaren bizitza-zikloaren inbentarioa, bibliografian oinarrituta
6.5. EHUko biodieselaren LCA
6.6. Bioerregaien bizitza-zikloaren balioespena energia-arloan: errentagarritasun energetikoa (EROEI)
6.7. Ondorioak
6.8. Bibliografia

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu