Softwarearen ingeniaritza: II. atala. Garapen monolitikotik hiru mailako arkitekturara bezero/zerbitzariak bisitatuz]
Aplikazioaren analistak, hiru mailako arkitektura erantsi nahi dionean eraiki nahi den aplikazio informatikoari, erabaki garrantzitsuak hartu behar ditu diseinua eta inplementazioa bideratzeko eta egokitzeko lanean ari den erakunde informatikoaren lan egiteko erara eta aplikazioak eskatzen duen konplexutasun mailara.
Hiru mailako arkitekturak inplementatu nahi direnean aplikazio informatikoetan, bi konplexutasun-geruza tratatu behar ditu informatikariak: mekanizatu nahi den domeinuaren konplexutasuna eta erabiliko den teknologiaren konplexutasuna. Konplexutasun bien maila handia denean, teknologia konplexuak erabiltzen dira arkitektura inplementatzeko, hala eskatzen baitu domeinuaren konplexutasunak.
Aplikazioaren konplexutasun maila eta erakundearen eskarmentua txikiak badira, ikuspegi prozedurala erabilita antola daiteke domeinuaren logika, Transaction Script diseinu- patroiak erabilita. Iraunkortasunaren maila antolatzeko, erakundearen eskarmentuak eta teknologia mailak sano baldintzatuko dute hautaketa. Hala nola, txikiak badira, JDBC erabili beharko du zuzenean eta gordinki, atzipenen antolaketa guztia programatzailearen eskuetan geldituz; handiak badira, aldiz, Hibernate eta iBATIS tresnek, besteak beste, nabari hobetuko dute iraunkortasunaren trataera.
Aplikazioaren osagaien inplementazioa POJO erako objektuak erabilita egiten bada, hainbat zerbitzu garrantzitsu, adibidez, transakzioak kudeatzeko zerbitzuak edota segurtasunaren kudeaketa, programatzailearen ardurapean gelditzen dira. Hala, aplikazioa malguagoa bihurtzen da eta edukiontzi leunak erabilita kudea daitezke osagaiak.
Ingurune horren ordez, EJB 3.0 espezifikazioa inplementatzen duen teknologia erabiltzen bada osagaiak eraiki eta kudeatzeko, zerbitzuen kudeaketa edukiontziak berak gauzatuko du automatikoki, ingurune trinkoagoan txertatuz osagaiak.
Sistema informatiko baten osagaiak harremanetan jarri nahi direnean beste sistema informatiko baten osagaiekin, ez da arazorik egongo, baldin bi sistemek erabiltzen dituzten plataformak eta teknologiak bateragarriak badira; zoritxarrez, sarritan, informatikaren ekosistema poliedrikoak, bateragarritasun hori hautsi egiten du, orduan zer egin? Zerbitzuetara zuzendutako arkitektura erabili arazoa konpontzeko.
IRAKURTZAILEARI
II. ATALA: Garapen monolitikotik hiru mailako arkitektura bezero/zerbitzariak bisitatuz
1. Lehen hurbilketa: garapen monolitikoa (AWT-SWT/Java/JDBC)
1.1. Erabiltzailearen interfaze grafikoaren eraikuntza: AWT-SWING
1.2. Informazioaren iraunkortasunaren kudeaketa: JBDC
1.3. Laburpena
1.4. Oinarrizko bibliografia
1.5. Web gune interesgarriak
Â
2. Bigarren hurbilketa: oinarrizko bezero/zerbitzari arkitektura: AWT-SWING/RMI/JDBC.
2.1. RMI (Remote Method Invocation)
2.2. Laburpena
2.3. Oinarrizko bibliografia
2.4. Web gune interesgarriak
Â
3. Hirugarren hurbilketa: hiru mailako arkitektura.
3.1. Applet/Html
3.2. JSP/Servlet
3.3. J2EE teknologia
3.4. Spring ingurune aurreratua
3.5. Laburpena
3.6. Oinarrizko bibliografia
3.7. Web gune interesgarriak
Â
4. Aplikazio informatikoen diseinu motak eta iraunkortasunareN trataera aurreratuak
4.1. Sarrera
4.2. Ikuspegi prozedural aurreratua: Transaction Script eta iBATIS
4.3. Iraunkortasunaren trataera aurreratua: Hibernate
4.4. Domeinuaren logikaren trataera POJO-Façade bidez
4.5. Aplikazioaren osagaien inplementazioa EJB 3.0 erabilita
4.6. Objektuetara zuzendutako iraunkortasuna: db4o
4.7. Laburpena
4.8. Oinarrizko bibliografia
4.9. Web gune interesgarriak
Â
5. Laugarren hurbilketa: zerbitzuetara zuzendutako arkitektura (web zerbitzuak)
5.1. JAXP (Java API for XML Processing)
5.2. JAXB (Java Architecture for XML Binding)
5.3. SAAJ (SOAP with Attachments API for Java)
5.4. JAX-RPC (Java API for XML-based Remote Procedure Calls)
5.5. JAXR (Java API for XML Registries)
5.6. Adibide konplexu baten diseinua eta garapena web zerbitzuak erabilita
5.7. Laburpena
5.8. Oinarrizko bibliografia
5.9. Web gune interesgarriak
Â
6. Ruby on Rails
6.1. Sarrera
6.2. Osagaien iraunkortasuna Ruby on Rails erabilita
6.3. Laburpena
6.4. Oinarrizko bibliografia
6.5. Web gune interesgarriak
Â
7. Eranskinak: ariketak eta ordenagailuarekin  egiteko laborategiak
7.1. Java: ariketa prozeduralak
7.2. Java: RMI ariketak
7.3. Ariketak: hiru mailako arkitektura
7.4. Ariketak: JGL (Java Generic Library)
7.5. Ariketak: EJB (Enterprise JavaBeans)
7.6. Ariketak: diseinu-patroiak
7.7. Ariketak: UML (Unified Modeling Language)
7.8. Ordenagailuarekin egiteko laborategiak
Â
8. Bibliografia
![Softwarearen ingeniaritza: II. atala. Garapen monolitikotik hiru mailako arkitekturara bezero/zerbitzariak bisitatuz]](/argitaletxea/liburuak/softwarearen-ingeniaritza-ii-atala-garapen-monolitikotik-hiru-mailako-arkitekturara-bezerozerbitzariak-bisitatuz/@@images/image-177-3f813d2fb6845ab61bca63c16eb7b824.jpeg)
Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu