Politika- eta administrazio-analisirako metodologia eta teknikak
Jakintza-arloak: Soziologia, Politika
ISBN: 978-84-8438-180-3
Argitalpen urtea: 2008
Orrialdeak: 158
Pertsonok beti izan dugu gure ingurunea ezagutu eta ulertzeko beharra: unibertsoa; ingurune fisikoa; natura; bizitza-formak; taldeen arteko harremanak eta antolaketa... Horretarako erabil daitezke zenbait ezagutza mota, adibidez, erlijioa, zentzua edo sen ona, intuizioa eta ikerketa. Bakoitzak ditu bere oinarria eta metodologia. Mitoak, ohiturak, esperientziak, sinesmenak edota sentimenduak tartean daude gehienetan, ikerketan izan ezik. Azken horretan, garrantzitsuena da behaketan (esperimentaziotik, galderetatik, portaeren behaketatik...) oinarritutako ondorioak ateratzea. Ildo horretatik, liburu honen asmoa da baliabide metodologiko eta teknikoak eskaintzea politika arloko fenomenoak, gertaerak edota portaerak era zientifiko batez aztertu nahi dituenarentzat.
Aurkibidea
HITZAURREA
1. POLITIKA- ETA ADMINISTRAZIO-ZIENTZIAK ETA IKERKETA ZIENTIFIKOA
2. TEORIZAZIO-PROZESUA
3. OPERAZIONALIZAZIOA ETA NEURKETA
4. DATUEN BILKETARAKO METODOLOGIAK ETA TEKNIKAK
5. KONTRASTEA
6. IKERKETA-PROZESUAREN MAPA ETA IKERKETA-PROIEKTUA
BIBLIOGRAFIA

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu