Nazioa eta hezkuntza-sistema espainiarraren sorrera

Jakintza-arloak: Pedagogia
ISBN: 84-8438-009-2
Argitalpen urtea: 2000
Orrialdeak: 149
Neurri handi batean, nazionalismoaren gaiari heltzerakoan, hezkuntza-arloko
azterketa gutxietsia izan delako, edo hezkuntzaren (gaia) analisi-ardatz
nagusitzat hartua izan denean nazioaren gaia gehiegizko "naturaltasunez"
begiratua izan delako -herritarrak nazioarekiko identifikazioa berezkoa balu
bezala-, ikuspegi historiko batetik hezkuntza eta nazioa uztartuko dituzten
lanak hutsune nabarmena bete beharrean izango dira. Alde horretatik, saio honek
Estatu-Nazio espainiarraren eraikuntza-prozesuaren testuinguruan ulertu behar
den hezkuntza-sistema nazionalaren sorrera aztertzea du helburu,
nazio-identitate espainiarrari dagokionez, ezinbesteko erreferentzia nagusia -ez
bakarra- den heinean. Iñaki Zabaleta-ren lan honek heziketak Estatuaren eskuetan
hartu duen izaera politikoa nabarmendu du; izan ere, Estatuak nazioarena
den/izan behar duen herritarra du helburu, horretarako, besteak beste, izaera
nazionalizatzailea duen irakaskuntza-makineria goitik behera arautuz, lanean
ipiniz eta kontrolatuz.
Aurkibidea

SARRERA

  1. NAZIONALISMOA ETA HEZKUNTZA
    1. Nazioaren teoriak eta hezkuntza
    2. Nazionalismoa, kultura eta hezkuntza-sistema
  2. HEZKUNTZA-SISTEMA ESPAINIARRAREN SORRERA
    1. Frantziako hezkuntza-sistema nazionalaren sorrera
    2. Espainiako hezkuntza-sistema nazionala (XIX. mendea)
  3. ERANSKINAK
  4. BIBLIOGRAFIA
Nazioa eta hezkuntza-sistema espainiarraren sorrera

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)