Lau Haizetara. Gerra Zibilaren ondorengo erbesteaz
Autorea(k): Josu Chueca Intxusta, Iñaki Goiogana Mendiguren, Xabier Irujo Ametzaga, Emilio Lopez Adan, Patri Urkizu
Jakintza-arloak: Historia
ISBN: 978-84-8438-332-1
Argitalpen urtea: 2010
Orrialdeak: 180
Espainiako estatutik jendea indarrez kanporatzea ohiko jarduna izan da. Aro garaikidean, izan ziren aldaketa politikoak zirela medio, etengabeko erbesteratzeak suertatu ziren. Alde batekoak zein bestekoak, hala nola afrantsesatuak, karlistak, liberalak, errepublikanoak, ezkertiarrak… Baina, ezbairik gabe, deserriratzerik handiena, kopururen aldetik itzelena izan zelako eta gizarte-klase oro jo zituelako, 1936-1939 Gerra Zibilaren ondoriozkoa dugu. Horrekin batera, ezarri zen diktadura frankistaren iraupena zela-eta, erbesteratze horrek oso luze jo zuen, eta XX. mendeko bigarren aldian egundoko eragina izan zuen eta, era berean, munduko lau haizetara zabaldu zituen euskal adierazpide kulturalak zein ekimen politikoak.
Aurkibidea
SARRERA
1936-1939 ONDORENGO ERBESTEAZ IKUSPEGI OROKORRA, Josu Chueca
EUSKAL ERBESTERATUEN MUNDURA HURBILTZE BIOGRAFIKO ZENBAIT, Iñaki Goiogana
JOSE ANTONIO AGIRREREN ERBESTEKO JAURLARITZAREN HISTORIA LABURRA (1936-1960), Xabier Irujo
EUSKAL ANTZERTIA ERBESTEAN (1937-1959), Patri Urkizu
EUSKALDUNEN ETENGABEKO ERBESTEAZ, Emilio Lopez Adan

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu