Landa-eremua EAEn: egungo argazkia, etorkizuneko aukerak

Jakintza-arloak: Nekazaritza-zientziak, Hiri-antolaketa
ISBN: 978-84-8438-573-8
Argitalpen urtea: 2015
Orrialdeak: 228

Sarri, izenburu baten atzean izenburu horrek dioena
zehatz-mehatz aurkitzea espero dugu, egileak —XVIII. mendeko naturalisten
gisara— lagin bat bakandu, eta modu trinko eta kontzentratuan era isolatuan
interpretatuta. Gauzek hala funtzionatzen ez dutela jakin badakigun arren —interdependentzia,
elkarrekintza eta abarrak—, esku artean izaten dugun hori salbuespena den
esperantza izaten dugu beti, halabeharrez.

Liburu honetan ere ez duzue halako lurrinik aurkituko, usain
eta lurringai ezberdinen dantza orkestratua baizik. Hala ere, dosiak egokiak
eta argibideak zehatzak izan badira, behar bezalako kalitatezko emaitza jaso
beharko luke irakurleak.

Liburuko lehen atala izango da landa-eremuaren erretratu
konplexua sortzearen arduraduna.

Testuinguru horretatik abiatuta, bigarren atalean, muturreko
bi kasu aurkeztuko dira: bata, desagrarizazio-prozesuari lotutakoa, balizko
desagrarizazio-mailen kasuistika eta ondorioen kuantifikazioa erakutsiz; bestea,
elikadura-burujabetzaren hautu politikoaren ingurukoa, lurraldea horren jarduteko
eremu estrategikotzat hartuta.

Azkenik, lurra zaintzearen beharra praktikara eramanez,
legedien sailkapen orokorretik haratago doan landa-lurren inbentario bat
egiteko gidalerro batzuen proposamena egingo da, MEDEA metodologiaren oinarri.
Liburuko hirugarren atala azalpen horri eskainiko zaio, eta metodologia hori
aplikatzeko kasu praktiko bat egingo da Bizkaian kokatutako Atxondo herriko
landa-lur batzuetan.

Leire Milikuari egindako elkarrizketa irakurri

Aurkibidea

SARRERA

I. ATALA

1. ZEIN DA EUSKARRIA?

1.1. Erliebea

1.2. Ibaiak

1.3. Klimak

1.4. (Berezko) landareria

1.5. Bestelakoak

2. EUSKARRI HORREK ZERI BIDE EMAN DIO? BIDE HORREK NOLA MOLDATU DU EUSKARRIA?

2.1. Demografia

2.2. Lurralde-dinamikak

2.3. Lurren arteko lehia: nekazaritza eta abeltzaintzako lur-erabilera vs artifizializazioa eta basotzea

3. EUSKARRI HORREN IZENDAPEN ETA SAILKAPENAK

3.1. Mendi Nekazaritzako Guneak

3.2. Natura 2000 Sarea

3.3. Orain arteko politikak eta (haien) ondorioak

4. EKONOMIA

4.1. Hiru sektoreen bilakaera

4.2. EAEko nekazaritza- eta basogintza-sektoreen diagnostikoa

4.3. Turismoa

4.4. Landa-inguruneko sustapen-politikak

5. NEKAZARITZA

5.1. Funtzio-aniztasuna nekazaritzan

5.2. Funtzio-aniztasuna basogintzan

5.3. Paisaia

6. POLITIKAK ETA LEGERIA

6.1. 17/2008 Legea; 193/2012 Dekretua; 126/2012 Dekretua, eta Nekazaritza eta Basogintza Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana

6.2. 84/1993 Dekretua; 168/1997 Dekretua, eta 19/1995 Legea

6.3. Landa Garapenerako 10/1998 Legea; EAEko 2007-2013rako Landa Garapen Iraunkorreko Programa (LGIP); EAEko 2015-2020rako Landa Garapeneko Programa (LGP); LAGen Berrikuspena, eta NBALAP

6.4. Beste arlo batzuetako legeak

6.5. Mundu-mailako legeriak: Merkataritza eta Inbertsio Lankidetza Transatlantikoa (TTIP)

II. ATALA

1. SARRERA

2. DESAGRARIZAZIOAREN KOSTUAK

3. LEGEDIA

3.1. LAA-ak

3.2. NBALAPn ere badago zer hobetu

3.3. HAPOk eskaintzen dituen aukerak

4. ETA HIRIETAN ZER?

4.1. Hiriak, zikloak

4.2. Hiriko eta hiri-inguruetako nekazaritza zenbait plangintzatan

4.3. Merkaturatzeko Bide Laburrak (MBLak)

4.4. Kontsumoa, ekintza politikoa

5. LURRALDEA

5.1. Lur-inportazio birtualak

6. BEGIRADA BERRIRO ERE LANDA-EREMURA

BUELTATUTA, ZER?

7. LANDA-EREMUAREKIKO ETA ELIKADURA-GAIEKIKO INTERESA

8. ONDORIOZ

8.1. Trantsizioa

8.2. Metabolismoak

8.3. Nekazaritza-produktuen autohornikuntza

III. ATALA

1. SARRERA

2. KASU PRAKTIKOA: ATXONDO

2.1. Udalerria

2.2. Materialaren lorpena

3. FITXA TIPOAK: MEDEA METODOLOGIA

4. I FITXA TIPOA

5. PARAMETROAK

5.1. Azalera

5.2. Malda

5.3. Distantzia

5.4. Denbora

6. INFORMAZIO OSAGARRIA

6.1. Basoak

6.2. Elikagai-segurtasuna: Atxondoko biztaleentzat ekoitzitako elikagaien kalkulua

6.3. Bideragarritasun ekonomikoa

7. II FITXA TIPOA

8. EMAITZAK

9. ONDORIOAK

BIBLIOGRAFIA

Landa-eremua EAEn: egungo argazkia, etorkizuneko aukerak

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)