Kartzela genero-erakunde bezala: bereizkeriak, erresistentziak eta agentzia Euskal Herrian espetxeratutako emakumeen artean
Liburu honek Hego Euskal Herrian
kartzelatutako emakume preso sozialen errealitatearen berri ematen du,
abiapuntu hartuta genero-azterketarik gabe ezin dela espetxe-sistema sakonki
ulertu. Alde batetik, genero-eredu hegemonikoen ondorioz, emakumeek eta gizonek
ezberdin bizi dute giltzaperatzea; eta, bestetik, kartzela-sistema guztiz
sexista, androzentrikoa eta diskriminatzailea da, genero-rol tradizionalak zein
erlazio hierarkikoak indartuta. Hori horrela izanik, lehenik eta behin, lan
honek emakume presoen bizipenak, ibilbideak, aldaketak nahiz ikaskuntzak
aztertzen ditu; bigarrenik, espetxealdiko genero-desberdinkeriak jorratzen
ditu; eta, azkenik, itxialdiak eragindako zailtasunei eta mugei aurre egiteko
erresistentzia-praktikak lantzen ditu, agentziaren gaiari ere hartuta. Azken
batean, ikerketa honek ez du espetxearen baitako genero-zapalkuntza edota
izaera murriztailea inolaz ere baztertu nahi; alabaina, ezta emakumeek egoerari
nola edo hala aurre egiteko gauzatutako eginahalak ukatu edota gutxietsi nahi
ere —horien nolakotasuna zeinahi ere izan—.
EMAKUME PRESOAK, ESPETXE-SISTEMA ETA GENEROA. IKERKETAREN NONDIK NORAKOAK
Abiapuntua… Bizipenak, bereizkeriak, erresistentziak
Emakume presoen egoeraren azterketa, zertarako?
Ikerketa-metodologiari buruzko zertzeladak
Lanaren egitura
I. ATALA. ESPETXERATUTAKO EMAKUMEEI BEGIRA: EKARPEN TEORIKO ANTROPOLOGIKOAK ETA FEMINISTAK
1. EMAKUMEEN DELITUZKO EKINTZAK: GENEROA, AURREIRITZIAK ETA ZAURGARRITASUNA
1.1. Delituak. Transgresioak. Estigmak
1.2. Emakumeen delituei buruzko interpretazioen bilakaera
1.3. Delitua (bir)definituz: egungo testuinguru penala
2. ESPETXE-SISTEMA AZTERGAI: OINARRIAK ETA ALDAKETAK
2.1. Diziplina zein zuzenketa helburu
2.2. Izaera totalizatzailea bide
2.3. Espetxe Erakundeen printzipio juridikoak eta azken urteotako eraldaketak
3. EMAKUMEEN GILTZAPETZE PENALAREN IRAGANA ETA ORAINA
3.1. Errezatu eta lan egin: emakumeen itxialdiari gainbegiratu historikoa
3.2. Espetxe-egoera gaur egun: zigorrak eta genero-diskriminazioak miran
4. DESBERDINTASUNAK NAHIZ DESBERDINKERIAK. EMAKUME PRESOEN ARTEKO ANIZTASUNA
4.1. (Zuhurki hartu beharreko) irudi orokorra
4.2. Atzerritarrak: bizimodua hobetzeko ahaleginean
4.3. Ijitoak: aukera-eskasiari aurre eginez
4.4. Droga-kontsumitzaileak: menpekotasunaren eta delituzko ekintzen artean
5. EMAKUME ATXILOEN ERRESISTENTZIA-PRAKTIKAK: HAINBAT AIPAMEN, IRUZKIN ETA ZERTZELADA
5.1. Esanahietan barrena: agentzia, boterea, erresistentzia
5.2. Zapalduen praktikak etnografiatzen
5.3. Agentzia giltzapean… zantzuei segika
II. ATALA. ESPETXERATUTAKO EMAKUMEEKIN SOLASEAN: AZALPEN ETA GOGOETA ENPIRIKOAK
6. KARTZELALDIAREN ESANAHIAK, IBILBIDEAK ETA BALORAZIOAK
6.1. Askotariko egoerak, egoera zaurgarriak: delituetara daramaten bideak
6.2. Sarrerak, irteerak eta ate birakariak
6.3. Emozioak, aldaketak, ikaskuntzak
6.4. Kartzelaldiari buruzko iritzi positiboak
6.5. Espetxealdiari buruzko balorazio negatiboak
7. ESPETXEKO GENERO-DISKRIMINAZIOAK HIZPIDE: ASKOTARIKO IRITZIAK ETA IKUSPEGIAK
7.1. Genero-bereizkeriak gaur egun? Euskal Herriko presondegietan?
7.2. Zentroak, azpiegiturak eta barne-antolaketa
7.3. Jarduerak, ikastaroak, enpleguak
7.4. Kontrolaren adierazleak eta erasoak
7.5. Osasun-egoera, arreta medikoa eta zaintza
7.6. Kanpokoekiko hartu-emanak
7.7. Generoa bestelako kategoriekin korapilatuta: jatorria, etnia eta klase soziala
8. HARREMANAK PRESONDEGIAN: ABAGUNEAK, MUGAK ETA GORABEHERAK
8.1. Presoen arteko erlazioak, elkartasun-sareak eta adiskidetasun-loturak
8.2. Harremanak espetxe-langileekin: aurkaritzatik preso onaren itxurakeriara
8.3. Salerosketak eta truke ekonomikoak: «trapitxeatzeko» tartea
8.4. Kartzelako erlazio sexu-afektiboak: ekarpenak, mugaketak, aldaketak
9. KANPO-HARREMANAK, ESPAZIOAK ETA DENBORAK. MURRUEN ZURRUNTASUNARI IHES EGITEKO BIDEAK
9.1. Espetxetik kanpoko hartu-emanak: arnasgune eta estugune
9.2. Hormen arteko espazioa eta denbora birdefinitzeko saialdiak
10. BARRENA LASAITZEKO AHALEGINEAN: GILTZAPEKO ADIERAZPEN-MODUAK ETA SORMENA
10.1. Gorputz-espresioa eta nork bere buruari egindako zauritze-ekintzak
10.2. Adierazpen idatzia edo kartzelako izkribuak
ONDORIOAK
Lehenengo ildoa: bizipenak, ibilbideak, aldaketak eta ikaskuntzak
Bigarren ildoa: genero-diskriminazioak eta desberdinkeriak
Hirugarren ildoa: erresistentzia-praktikak eta agentzia
Aurrera begira
ESKER ONA
BIBLIOGRAFIA
ERANSKINA: ELKARRIZKETATUTAKO EMAKUME PRESO ETA PRESO OHIAK

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu