Karrantzako naturaren gidaliburua

Jakintza-arloak: Biologia eta Natur Zientziak
ISBN: 84-8438-011-4
Argitalpen urtea: 2000
Orrialdeak: 125
Karrantzako haran ezezaguna Bizkaiko mendebaldean dago, bere baitan Euskal
Herriko paisaia berdeenetakoa gordez. Biztanle gutxi bizi dira haranean,
abeltzainak gehienak, auzo txikietan sakabanatuta. Pertsona horien bizimoduak
ahalbidetu du hain zuzen, Karrantzako natura hain aberatsa izatea; erreka
garbiak, hariztiak, pagadiak, larre berdeak, zohikaztegiak, harkaitzak...
animalia eta landare askoren bizileku aproposak, bertako aniztasunaren
adierazle. Agian, Karrantzako harana izango da, naturaren kontserbazioari
dagokionez, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskualde nabarmenetakoa. Gizakiak badu zer
esanik horretan, aurrehistoriaraino itzuli behar baitugu karrantzarren
aztarnarik zaharrenak topatzeko. Historian zehar utzi zituzten beren urratsak,
oraindik bertan dirautenak eta gure ikustaldiak aberastuko dituztenak.
Aurkibidea

INGURUNE FISIKOA

  • Ezaugari orokorrak
  • Geologia
  • Geomorfologia
  • Klima

HISTORIA

  • Historiaurrea
  • Erromatarren garaitik Erdi Arora
  • Bizkaiko Forutik gaur egunera

INGURUNE NATURALA: LANDAREDIA ETA FAUNA

  • Ordunte mendiak
  • Mendi ertainak
  • Haran-hondoak
  • Errekak
  • Ingurune karstikoa

SOZIOEKONOMIA

  • Demografia
  • nekazaritza eta abeltzaintza
  • Basogintza
  • Meatzeak eta harrobiak
  • Industria
  • Ehiza eta arrantza
  • Turismoa

IBILBIDEAK

ZERBITZUEN GIDA

BIBLIOGRAFIA

AIPATURAKO ESPEZIEEN ZERRENDA

Karrantzako naturaren gidaliburua

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)