Ingeniaritza termikoa (3. argitalpen zuzendua)
Gizartearen garapen jasangarria lortzeko, ezinbestekoa dugu energia-baliabideak ahalik eta modu egokienean erabiltzea eta energia-baliabide horien eraldatze-prozesuak efizientzia energetiko handienaz egitea; horretarako, eraldakuntza horietan erabiltzen diren dispositibo, makina, motor eta instalazioak diseinatu, kalkulatu eta erabiltzerakoan, ingeniariak beharrezkoa du Ingeniaritza Termikoan heziketa sendoa edukitzea.
Testu honetan, Ingeniaritza Termikoaren oinarri diren Termodinamika Teknikoa eta Beroaren Transmisioa jorratzen dira. Bi parte nagusitan banatu da testua; lehenengoan, termodinamikaren printzipioak aurkeztu ondoren, ingeniaritza termikoan erabiltzen diren substantzia nagusiak aztertu eta beren propietateak nola kalkulatzen diren esplikatzen da, eta ingeniaritzan erabiltzen diren sistema ireki zein itxien analisi energetiko eta exergetikoa egiten da, sistema horietan gertatzen diren prozesuak deskribatuz. Bigarren partean, bero-transmisioaren mekanismoak eta aplikazioak esplikatzen dira, erregimen egonkorrean zein erregimen ez-egonkorrean.
HITZAURREA
1. OINARRIZKO KONTZEPTUAK
2. TERMODINAMIKAREN LEHENENGO PRINTZIPIOA
3. GAS ERRREALAK ETA GAS IDEALAK
4. TERMODINAMIKAREN BIGARREN PRINTZIPIOA
5. ENTROPIA ETA EXERGIAREN ANALISIA
6. UR-LURRUNAREN AZTERKETA
7. GAS IDEALEN NAHASTEAK. PSIKROMETRIA
8. ERREKUNTZA
9. KONPRESOREAK
10.LURRUNAREN BIDEZKO POTENTZIA-ZIKLOAK
11. GASAREN BIDEZKO POTENTZIA ZIKLOAK
12. HOZTE-ZIKLOAK ETA BERO-PONPA
13. FLUXU KONPRIMIGARRIAREN TERMODINAMIKA
14. BEROAREN TRANSMISIORAKO MEKANISMOAK. KONDUKZIOA ETA KONBEKZIOA ERREGIMEN EGONKORREAN
15. ERRADIAZIO TERMIKOA
16. BERO-TRANSMISIOAREN APLIKAZIOAK
17. BERO-TRANSMISIOA ERREGIMEN EZEGONKORREAN
TAULAK ETA DIAGRAMAK
SINBOLOEN ZERRENDA
BIBLIOGRAFIA

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu