Hezkuntzako ikerkuntza partaidetzaren ikuspegitik: errealitatea pentsatuz eta eraldatuz

Autorea(k): Maite Arandia Loroño
Jakintza-arloak: Pedagogia
ISBN: 84-8438-043-2
Argitalpen urtea: 2003
Orrialdeak: 198

Hezkuntzan ere badago macdonalizazio-tankerakorik. Estandarrak gero eta indartsuagoak dira, merkantilizazioa ere nabarmena da. Ikastetxeek zerbitzuak eskaintzen dituzte, kalitatea saltzen dute, merkatuan lehiatzen dira, kudeatzaile on eta profesional ezin hobeak kontratatzen dituzte, gela barruko jardueran motrizitatea, hizkuntzak, teknologia berrietako trebakuntza lantzen dira; zein produktu bilatu, han izango duzu supermerkatuko apalean. Bezeroak agintzen du. Barra kodea eta labela.

Nola sentitzen gara? Hori al da hezkuntzarekin lotzen duguna? Zer lortzen dugu horrekin guztiarekin? Izan ere, deskribatutako hori hezkuntza-eredu nagusia dela argi dagoen arren, galdetu egin beharko genuke zeren alde egiten duen. Azken batean hezkuntza-planteamendu horren guztiaren atzean zer dago eta zer datza? Paulo Freirek sarritan galdetzen zuen bezala, noren alde eta noren kontra, zeren alde eta zeren kontra ari garen hezitzaile-lana burutzen; ez baitago honelako galderei erantzun gabe hezkuntza egiterik. Hezkuntza ez da neutroa, izaera politikoa du. Gizarte- eta mundu- ikuskera bat biltzen du bere baitan, eta asmo jakin batez eragiten du. Beraz, hezkuntza- lanak geure burua nonbait eta nolabait kokatzea eskatzen digu.

Egileak, hezkuntza-sisteman nagusitzen ari den joera neoliberalari aurre egin nahi dioten bideen bila abiatu dira liburuan, azken urteotan zenbait ikastolatako partaideekin batera Hezkuntza Komunitate Dialogikoen eraikuntzan abiatu ziren bezalaxe. Hezkuntza-komunitatearen zentzua, horizontaltasuna, elkarrizketa, arduraki- detasuna eta eraldakuntza bezalako kontzeptuak gidari hartuta, hezkuntza-praktikan horiek guztiak nola bultzatu, nola gauzatu galdetu diote beren buruei. Beren erantzunak dira, hain zuzen, liburu honen ardatzak.

Aurkibidea
SARRERA

I. ATALA
Nola gauzatu ikerkuntza-prestakuntzako prozesuakikastetxeetan

1. Oinarri teorikoak: argi labur eta luzeak bidaiarako
    1.1. Ekonomiaren mundializazioa eta globalizazioa: kontzeptu urrunak errealitate gordinetik
    1.2. Hezkuntza, gutizia guztien jomugan?
    1.3. Partaidetasuna eta ikerkuntza, nolako zura halako ezpala

2. Partaidetasuna oinarri duen ikerkuntza-prestakuntzako prozesuen diseinua: hezkuntza-erakundeetan mugimendu dialogikoa bultzatuz
    2.1. Ikerkuntza-prestakuntzako prozesua bere testuinguruan: abiapuntua argituz
    2.2. Ikerketa-lana sustatzen duen ikuspegia: pedagogia kritikoa bereganatuz
    2.3. Ikergaiaren definizioa: arazoa zehaztuz
    2.4. Ikerkuntza-prestakuntzako prozesuaren helburuak
    2.5. Engaiatutako ikastetxeak: errealitatearekiko konpromisoa
    2.6. Komunikatzeko eta sarea eraikitzeko espazioak: funtzioak eta eginbeharrak
    2.7. Informazioa jasotzeko tresnak
    2.8. Ikerkuntza-prestakuntzako prozesuko une ezberdinak
    2.9. Prozesu honen egiaztapen-irizpideak
    2.10. Errealitateak partaidetasunetik aztertu eta interpretatu

II. ATALA
NOLA BULTZA DAITEKE IKERKUNTZA-PRESTAKUNTZAKO PROZESUA PARTAIDEEN TALDEETAN

3. Bideratze-prozesuak ikerkuntza-prestakuntzaren esparruan duen zentzurantz gerturatzea
    3.1. Zertarako sortu bideratze-prozesua ikastxeetan?
    3.2. Bideratze-lana talde-bizitzaren sustatzaile
    3.3. Bideratze-taldeak erabiltzen duen lan-segida orokorra: "lehenago", "bitartean" eta "ondoren"
4. "Besteekin" topo egiteko hezkuntzara iratzartzen

III. ATALA
ERANSKINAK

1. LANDA-OHARRAK
2. "LEHENALDIAREN" UNERAKO PRESTAKUNTZA-TRESNA
3. "BITARTEAREN" UNERAKO PRESTAKUNTZA-TRESNA
4. IKERGAIAREN DISEINUAK ERKATZEKO TRESNA
5. BIDERATZE-TALDEAN PERTSONA BERRIEN SARRERA LANTZEKO TRESNA
6. BERRERAIKUNTZEN AZTERKETARAKO TRESNA, BERE IKASKUNTZARI ETA ERABILERARI BEGIRA

BIBLIOGRAFIA
Hezkuntzako ikerkuntza partaidetzaren ikuspegitik: errealitatea pentsatuz eta eraldatuz

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)