Gabriel Aresti eta euskal kultura-esparrua (1953-1975)

Jakintza-arloak: Literatura
ISBN: 978-84-8438-831-9
Argitalpen urtea: 2022
Orrialdeak: 106

Aresti profeta-poeta indibidual gisa ageri bazaigu ere, haren poetika garaiko euskararen, fedearen edota iraultzaren ezinegon kolektiboen sintoma gisa azter daiteke. Kontrara ere, euskara, euskal kultura edota aitaren etxeari lotutako irudikapenen jatorria sormen-prozesu konkretuetan atzeman daiteke. Dimentsio sozial eta literarioaren, autorearen eta testuinguruaren, sormenaren eta errepikaren arteko mugetatik begiratzen zaio hemen Arestiren poesiari, literaturaren soziologiaren tresnak erabiliz.

Lan honek Arestiren obra poetikoa irakurtzeko euskal kultura-esparruaren egituraketa eta dinamikei erreparatzen die. Poetika harreman soziala da, ondorioz testuinguru zabalagoan diharduten eragileekin elkarlan, tentsio eta eztabaidan dago. Testua identifikazio-prozesu desberdinen bitartez ehuntzen duen lekua da: esparru sinbolikoan txertatu egiten den izen propioa eta euskal kultura-esparruan txertatzen den mandatua. Idazketa praktika gorpuztua da, esparruan antzeko ibilbidea izatearen ondorioz hausturaren belaunaldiaren ethos autodidaktarekin bat egiten du. Arestiren sakrifizio-eskema, genero-ikuspegia eta literatura desharagiztatua ikasbide haragiztatu horretan kokatzen dira hemen.

Asier Amezaga Etxebarriari egindako elkarrizketa irakurri

Aurkibidea

SARRERA

ESPARRU KULTURALEAN TXERTATUTAKO POETA, 1953-1963

Euskal kultura-esparruaren egituraketa: forma eta edukia

Identitate poetikoa: forma, funtsa eta mandatua

Euskararen kulturbidea

Euskara klaroa

ESPARRU SINBOLIKOAN TXERTATUTAKO ARBOLA: MALDAN BEHERA ETA BIZKAITARRAK

Bizkaitarrak: Euzkadiren histeresia, euzkoen histeria

Izena eta izana: identifikazio sinbolikoa eta imajinarioa

Maldan behera: unibertso sinbolikoa

HARRI ETA HERRI: POESIA HERRITARTZEKO HAUTUAK

Hitza hartu, posizioa hartu

Poesia, harria eta mailua

Arantzazuko Zerua eta Bilboko Infernua

Harria herritartzeko poesía

EUSKAL KULTURA-ESPARRUAREN BELAUNALDI-HAUSTURA, 1964-1975

Harri, herri eta mugarri

Kultura-esparrua eta euskal literaturaren espazioa

Hausturaren belaunaldiaren ethosa

Gorputza eta izena: haragizkoak ahotsari oztopo egiten dionean

Genero-hierarkiak eta generoaren hierarkia euskal kultura-esparruan

EUSKAL HARRIA, KONPROMISO POLITIKOAREN ETA KULTURALAREN ARTEAN

Literatura zirkulazio-baldintzak

Lausengua: gazteen poeta

Iraina: poeta madarikatua

ONDORIOAK: EUSKARA KLAROAREN LURGABETZEA

BIBLIOGRAFIA

ERANSKINAK