Euskaldunak eta karolingiar iraultza; Akitania eta Baskonian barrena
Frankoak bizi izan ote ziren inoiz Akitanian? Zertaz hitz
egiten zuten Elizaren kontzilioetan? Zergatik sortu ziren monasterioak? 732an,
Toursen Karlos Martelek Europa salbatu ote zuen? Nola heldu zaigu
informazio hori? Esku artean duzun liburu hau ikerlan dibulgatzaile oparoa
duzu, europar eta euskal identitatearen garai kritiko baten kronika mamitsu eta
zorrotza.
Karlomagnoren aitona Karlosek, Martel delakoak, gobernu-egitura
bertikalen oinarriak ezarri zituen garaipen militarrei esker, Akitanian eta
Baskonian barrena zurrunbilo bat bezala jaitsi ahala. Aurrez aurre talka egin
zuen Afrika iparraldean barrena hedatzen ari ziren arabiar omeiatarrekin,
ordurako haien monoteismoa eta Liburua onduak zituztela.
Karlosek eta bere dinastiak kolpez kolpe baztertu
zituzten tradizio frankoko merovingiar erregeak, baita trukean beren hazia landatu
ere: beneditar monasterioen sarea eta, haien epelean, idatzizko kultura latino ikasia
eta idazkeraren erreforma, Karlomagnoren aholkulari Alkuinoren bultzadaz. Eta
gobernu-egitura berriek betiko zapuztu zuten baskoi-akitaniar eremu politiko
bat sortzeko aukera.
Liburuaren orriotan, elkar gurutzatzen (zirikatzen) dute
historiografiak, narrazio historikoak, dualismoaren zirrikituek eta dialektika
historikoak, Akitania eta Baskonia oinarri hartuta.
HITZAURREA
AURREKARIAK
AKITANIA ETA BASKONIA SORTZE BIDEAN
ETNIAK, LURRA ETA ELIZA 700. URTEAN
Franko merovingiarren zentralismoaren gainbehera
Akitaniako gizartea eta osaera etnikoa
Lurren banaketa eta ekonomia
Eliza, erlijioa eta agintaritzaren iturriak
AKITANIA ETA BASKONIA INDEPENDENTE
Ezustean mairuak ate joka
702ko kontzilioa eta trinitarismoa
Rodrigo Iruñean borrokan 711n, eta bisitaria Bisigodoen Erresuman
Odok Akitania iparraldea eta Frankoek Gerra Zibila
Odo eta Karlos buruz buru, lehenengo aldiz
Omeiatarrak Tolosa Okzitaniako ateetan (721)
Odo garaile eta kristautasunaren defendatzaile
Odo eta Karlos buruz buru, berriz
Abd al-Rahman Odoren kontra: Iruñetik Bordelera, eta Poitiersera (732-733)
AKITANIARRAK ETA BASKOIAK FRANKOEN JOMUGAN
Poitierseko guduaren ajea, eta independentzia kolokan
Karlos, frankoen buruzagia, erregerik gabe, hegoaldera
Uqba eta berbereen errebolta
Baskoniaren hego-mendebaldeko mugan, Alfontso I.a Asturiaskoa
Iruñea baskoia lokarririk gabe
ELIZA ETA FRANKOAK LANKIDETZAN
Bonifikazio santua: erreformatzaileaEliza eta frankoen buruzagiak bat eginik
Hunaldek erronka agintari franko berriei
Ekaitzaren aurreko barea Akitanian (745-752)
Botere-eredu berri bat umotzen: Pepin eta Karloman germaniar lurretan
Pepin frankoen agintari bakar, eta errege
PEPINEN ERASOA: AKITANIAKO GERRA
Septimaniako inbasioa. Gaifer arnas bila (752-759)
Baskoiak Akitaniaren egitura militarrean
VII. mende arteko antolakuntza militarra
Akitania independenteko antolakuntza militarra
Alea jacta est
Lehen mailako iturriak eta agiriak
760
761-762
763-765
766-768
KARLOMAGNO ETA ORDENA BERRI BATEN HASIERA (768-778)
Akitania independentearen azken dantza
Akitania txikituta
Akitaniaren ondoren, Baskonia
Karlomagnoren etxeko lanak (768-771)
Karlomagno Bavarian eta Saxonian
Baskoniako hitzarmen berria
KAROLINGIARRAK BASKONIAN BARRENA (778-790)
Ebroko arroa, nahasi
Baskonia berrantolatzen
778ko espedizioa
Chasseneuileko Karlomagnoren erabakiak
Abd al-Rahman emirra Baskoniako mugetan
Baskonia Karlomagnoren neurrira
Gilen eta Benedikto, Karlomagnoren hegoaldeko gizonak
FRANKOEN ITZALA PIRINIOEZ GAINDI ERE
Karlomagnoren kristautasunak Al-Andalusera salto
Kordobarrak «franko»en lurraldean
Frankoak eta andalustarrak ika-mika Pirinioetan
Balul Ibn Marzuq Pirinioetako jaunaren kondaira
Kordobaren kontrako errebolta baskoien lurraldean
Karlomagno erromatarren enperadore Jainkoaren graziaz
Fezensaceko baskoien matxinada eta Bartzelonako espedizioa
Alfontso II.a Erreformatzailea
BASKONIA UZTARPEAN ETA FRANKOEN HAZIAK
Kezka militarrak Ebroren bueltan
Ezinean Araban eta errebolta Baskonian
Iruñea eta Aragoi asaldatuta
Tronuak hutsik: Akitania sutan eta normandiarrak
Baskonia independente eta gerra Akitanian
Karolingiar instituzioen erroak Pirinioetan
Lur-banaketak, eta arau bakar bat monasterioetan
Karolingiar eliza Pirinioetatik Iruñeraino
EPILOGOA: BASKONIA ETA AKITANIA ERROMATAR KAROLINGIAR SAREAN
BIBLIOGRAFIA
HITZEN AURKIBIDEA