Elikagaien segurtasuna eta kalitatea XXI. mendean
Ikuspuntu didaktiko batetik jorratzen dira liburu honetan zehar elikagaien segurtasunarekin eta kalitatearekin lotutako gaiak.Segurtasunari dagokionez, elikagaietan ager daitezkeen arrisku nagusiak azaldu eta merkatu globalizatuan arrisku horiek antzeman eta kontrolatzeko dauden erremintak (informazioaren elkartrukerako sareak) aipatzen dira. Horretaz gain, Codex Alimentariusak proposatutako autokontrol-sistema (AKKPA/HACCP) ezartzeko eman beharreko oinarrizko urratsen inguruko argibideak eskaintzen dira.Segurtasun-bermea funtsezko ezaugarria bada ere, kontsumitzaileek bestelako alderdi batzuk baloratzen dituzte elikagaiak aukeratzeko orduan, besteak beste, nutrizio-ezaugarriak eta prestatzeko erraztasuna. Gai horiek guztiak kudeatzeko sistema integratu hedatuenak deskribatzen dira (ISO 9001, ISO 22000, IFS, BRC...).
Bukatzeko, elikagaien kalitatearen azterketa hainbat ikuspuntutatik egin daitekeen arren (aldagai fisiko-kimiko, mikrobiologiko...), argitalpen honetan sentimen bidezko analisirako tekniketan ipini da arreta, kalitate-kontrolaren ikuspegirik ezezagunena eta gutxien garatutakoa baita gaur egun.
1. ELIKAGAIEN SEGURTASUNA 1.1. Elikagaiei lotutako arrisku nagusiak
1.1.1. Elikagaien segurtasunaren kontzeptua eta hari lotutako alderdi batzuk 1.1.2. Elikagaiei lotutako arrisku nagusien sailkapena
1.2. Elikadura-alertak 1.2.1. Sarrera 1.2.2. Alerten kudeaketa-sareak
1.3. Arriskuen kontrola eta prebentzio integratua elikagaien industrian 1.3.1. Aldez aurreko betekizunak 1.3.2. AKKPA 1.3.3. AKKPA sistemaren malgutze-printzipioa 1.3.4. ADIBIDEA: AKKPA metodologiaren ezarpen laburbildua
Ariketak (I)
2. ELIKAGAIEN KALITATEA
2.1. Kalitatearen kontzeptua 2.1.1. Kalitatearen defi nizioa 2.1.2. Elikagaien kalitate-ezaugarrien sailkapena
2.2. Kalitatearen kudeaketa eta ziurtapena elikagaigintzan 2.2.1. Normalizazioa 2.2.2. Kalitatearen irudi ofi zialak. Berme-markak 2.2.3. Kalitatearen kudeaketa-sistemak. Oinarriak eta osagaiak 2.2.4. Elikagaigintzako kudeaketa-sistemak
2.3. Zentzumenen bidezko kalitate-kontrola elikagaien industrian 2.3.1. Zentzumenen bidezko kalitate-ezaugarrien ezarpena 2.3.2. Zentzumenen bidezko kalitate-kontrolaren subjektua 2.3.3. Zentzumenen bidezko kalitate-kontrolerako metodoak
Ariketak (II)
Ariketen ebazpenak
ERANSKINAK I. Datu epidemiologikoak
II. Zentzumenen bidezko kalitate-kontrola: oliba-olioa
III. Zentzumenen bidezko kalitate-kontrola: legatza
IV. Zentzumenen bidezko kalitate-kontrola: ardoa
BIBLIOGRAFIA