Elikagaiak, elikadura eta dietetika
Autorea(k): Edurne Simon Magro, Bittor Rodriguez Rivera, Idoia Labayen Goñi
Jakintza-arloak: Medikuntza
ISBN: 978-84-8438-092-4
Argitalpen urtea: 2007
Orrialdeak: 296
Liburu honetan hiru atal ezberdin jorratzen dira. Hasteko, nutrienteen definizio eta sailkapen orokor eta labur baten ondoren, sakon azaltzen dira beraien funtzioak, erabilera nutritiboa eta metabolismoa. Nutriente horiek guztiak elikagaietan agertzen direla kontuan hartuta, elikadura orekatua lortu ahal izateko nabaria da elikagaien ezagutza ezinbestekoa dela. Hori dela eta, liburuaren bigarren atalean elikagai taldeak xehetasunez lantzen dira, eta besteak beste, beraien sailkapenari, konposizioari, nutrizio-balioari eta ezaugarri organoleptikoei buruz luze aritzen dira egileak. Amaitzeko, idazleak egoera fisiologiko berezi bakoitzeko elikaduraz eta dietetikaz ari zaizkigu. Horrela, elikadura orekatuaren oinarriak zehazten dizkigute; are gehiago, dieta orekatuaren prestakuntzan sakontzen dute elikagai taldeen eta egoera fisiologiko bakoitzaren beharrak kontuan hartuz.
Aurkibidea
SARRERA
I. NUTRIENTEAK
1. NUTRIENTEAK. NUTRIZIOAREN ZIENTZIARAKO OINARRI FISIOLOGIKO ETA BIOKIMIKOAK
1.1. Nutrienteak
1.2. Nutrienteen ingestioa, digestioa eta xurgapena
1.3. Nutrienteen eta haien metabolitoen garraioa, metaketa, metabolismoa eta iraizketa
2. KARBOHIDRATOAK
2.1. Sarrera
2.2. Karbohidratoen sailkapena
2.3. Karbohidratoen funtzioak
2.4. Karbohidratoen erabilera nutritiboa
2.5. Karbohidratoen gomendio dietetikoak
3. LIPIDOAK
3.1. Definizioa
3.2. Sailkapena
3.3. Lipidoen funtzioak
3.4. Lipoproteinak eta haien metabolismoa
3.5. Lipidoen erabilera nutritiboa
3.6. Gantzei buruzko gomendio dietetikoak
4. PROTEINAK
Sarrera
4.1. Aminoazidoak
4.2. Peptidoak
4.3. Proteinak
4.4. Proteinen funtzio orokorrak
4.5. Proteinen erabilera nutritiboa
4.6. Proteinen metabolismoaren erregulazioa
4.7. Proteinen gomendio dietetikoak
5. MINERALAK ETA URA
5.1. Sailkapena
5.2. Funtzio orokorrak
5.3. Makromineralak
5.4. Mikromineralak
5.5. Ura
6. BITAMINAK
6.1. Sarrera
6.2. Bitaminak banan-banan
7. ALKOHOLA
7.1. Sarrera
7.2. Erabilera nutritiboa
7.3. Alkoholaren metabolismoaren erregulazioa
7.4. Alkohol-iturriak
7.5. Gomendio dietetikoak
8. ZUNTZ DIETETIKOA
8.1. Definizioa, sailkapena eta ezaugarriak
8.2. Zuntzaren funtzioak
8.3. Gomendio dietetikoak
8.4. Zuntz dietetikoaren iturriak
II. ELIKAGAI TALDEAK
9. ELIKAGAI PROTEIKOAK
9.1. Haragia eta eratorritako produktuak
9.2. Arraina eta itsaskiak
9.3. Esnea eta esnekiak
9.4. Arrautza eta arrautzatik eratorritako produktuak
9.5. Lekadunak edo egoskariak
10. KARBOHIDRATOEN ITURRIAK
10.1. Laboreak eta laboreetatik eratorritako produktuak
11. BARAZKIAK ETA FRUTAK
11.1. Barazkiak eta frutak
12. BESTELAKO ELIKAGAIAK
12.1. Elikagai koipetsuak
12.2. Azukrea eta gozagarriak
13. ELIKAGAIEN KONPOSIZIO-TAULAK
13.1. Sarrera
13.2. Elikagaien taulen erabilerak
13.3. Elikagaien taulen mugak
13.4. Elikagaien taulen elaborazioa
13.5. Taulen osagaiak
III. ELIKADURA ETA DIETETIKA EGOERA FISIOLOGIKO EZBERDINETAN
14. DIETA OREKATUAK
14.1. Sarrera
14.2. Elikadura orekatua
14.3. Beharrizan nutrizionalak eta gomendio dietetikoak
14.4. Dieta orekatua prestatzea
14.5. Oinarrizko elikagai taldeak
14.6. FAO/OMEk ezarritako nutrizio-jarraibideak
14.7. Elikagaiak hautatzea
14.8.Gomendio orokorrak
15. ELIKADURA ETA DIETETIKA 1 ETA 3 URTE BITARTEAN
15.1. Sarrera
15.2. Beharrizanak
15.3. Dieta prestatzeko oinarrizko arauak
16. ELIKADURA ETA DIETETIKA HAURTZAROAN
16.1. Sarrera
16.2. Dietetikaren eta nutrizioaren helburu orokorrak
16.3. Ezaugarri psikosomatiko bereziak haurtzaroan
16.4. Nutrizio-gomendioak
16.5. Oinarrizko gomendio dietetikoak dieta prestatzeko
16.6. Hezkuntza eta elikadura-ohiturak
17. ELIKADURA ETA DIETETIKA NERABEZAROAN
17.1. Sarrera
17.2. Aldaketa fisiologikoak eta haien eragina elikaduran
17.3. Elikadura egokia nerabezaroan
17.4. Elikadura-arazoak nerabezaroan
18. HELDUAREN ELIKADURA ETA DIETETIKA
18.1. Sarrera
18.2. Aldaketa fisiologikoak eta psikologikoak
18.3. Energia
18.4. Makronutrienteak
18.5. Mikronutrienteak
19. ELIKADURA ETA DIETETIKA HAURDUNALDIAN
19.1. Sarrera
19.2. Haurdunaldiaren oinarri fisiologikoak
19.3. Elikadura, amaren osasuna eta umekiaren garapena
19.4. Ingestio gomendatuak haurdunaldian
20. ELIKADURA ETA DIETETIKA EDOSKIALDIAN
20.1. Sarrera
20.2. Edoskialdiko egokitzapen fisiologikoak eta ezaugarri nagusiak
20.3. Ama eradoskitzailearen nutrizioa eta dietetika
20.4. Elikadura arloko gomendio orokorrak
BIBLIOGRAFIA

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu