Elastikotasunaren teoria eta materialen erresistentzia

Autorea(k): Ruben Ansola Loyola
Jakintza-arloak: Fisika
ISBN: 84-8438-068-8
Argitalpen urtea: 2005
Orrialdeak: 396

Liburu hau Goi Eskola Teknikoetako ikasle eta irakasleei dago zuzenduta. Beraren helburua Elastikotasunaren Teoria eta Materialen Erresistentzia izeneko irakasgaien oinarriak azaltzea da. Liburuaren hasierako ataletan Elastikotasunaren Teoria deskribatzen da, eta bertan materialen portaera ulertu ahal izateko beharrezkoak diren kontzeptu eta magnitudeak aurkezten dira. Bigarren zatian Materialen Erresistentzia jorratzen da, non egituren kalkulurako funtsezko formulak eta espresioak ondorioztatzen diren. Elastikotasunaren Teoriari eskainitako gaiak Materialen Erresistentziari dagozkionak baino lehen kokatu dira, beraz. Lan egiteko era hori hasiera batean neketsua gerta daitekeen arren, gomendagarria da ildo horri eustea, egindako ahaleginak bere saria edukiko baitu. Lehenengo kapituluetan tentsio eta deformazio kontzeptuetan sakondu ondoren, hurrengo kapituluetako azalpenak arazorik gabe ulertzeko gai izango gara. Espero dut liburuak ikasgai hau ikasi behar duten ikasleei eta irakasteko ardura duten irakasleei beren zeregina erraztea.

Aurkibidea

1. SARRERA

1.1. Kontzeptu orokorrak

1.2. Elastikotasunaren teoria eta materialen erresistentzia

1.3. Egituren diseinua

1.4. Egituretako elementu arruntak

1.5. Egituretako materialak

1.6. Oinarrizko hipotesiak

1.7. Liburuaren edukia

2. TENTSIO KONTZEPTUA

2.1. Sarrera

2.2. Barneko eta kanpoko indarrak

2.3. Tentsio kontzeptua

2.4. Puntu bateko tentsio-egoera. Tentsio-matrizea

2.5. Oreka-ekuazioak

2.6. Erreferentzia-sistemaren aldaketa

2.7. Tentsio nagusiak

2.8. Osagai intrintsekoen muturreko balioak

2.9. Tentsio oktoedrikoa

2.10. Tentsio esferikoa eta desbiderapen-tentsioa

2.11. Mohr-en zirkuluak

3. DEFORMAZIOAREN TEORIA OROKORRA

3.1. Sarrera

3.2. Deformazio unitarioak

3.3. Deformazio txikien teoria. Deformazio unitarioen esanahi fisikoa

3.4. Deformazio-matrizea

3.5. Biraketa-matrizea

3.6. Bateragarritasun-ekuazioak

4. SOLIDO ELASTIKOAREN PORTAERA-LEGEAK

4.1. Sarrera

4.2. Trakzio-saiakuntza

4.3. Deformazio-energia elastikoa

4.4. Hooke-ren lege orokorra

4.5. Material elastiko isotropoen portaera-legeak. Lame-ren ekuazioak

4.6. Konstante elastikoak

4.7. Tentsio eta deformazio termikoak

5. PROBLEMA ELASTIKOAREN EBAZPENA

5.1. Sarrera

5.2. Desplazamenduen formulazioa. Navier-en ekuazioak

5.3. Tentsioen formulazioa. Michell-en eta Beltrami-ren ekuazioak

5.4. Ekuazio-sistemaren ebazpena

5.5. Saint Venant-en printzipioa

5.6. Gainezarpen-printzipioa

5.7. Elastikotasun laua

5.8. Airy-ren funtzioa

5.9. Problema elastikoaren ebazpena printzipio bariazionalen bidez

6. HUTSEGITE-TEORIAK

6.1. Sarrera

6.2. Hutsegite-teorien oinarriak

6.3. Tentsio normal maximoaren teoria

6.4. Luzetarako deformazio unitario maximoaren teoria

6.5. Tentsio ebakitzaile maximoaren teoria

6.6. Deformazio-energia maximoaren teoria

6.7. Distortsio-energia maximoaren teoria

6.8. Mohr-en teoria

6.9. Portaera harikorra eta portaera hauskorra

7. PIEZA PRISMATIKOAK

7.1. Sarrera

7.2. Sekzioko esfortzuak pieza prismatikoetan

7.3. Pieza prismatikoekin osatutako egiturak

7.4. Euskarriak eta erreakzioak

7.5. Esfortzuen diagramak

7.6. Pieza prismatikoen oreka-ekuazio diferentzialak

8. ARDATZEKO INDARRA

8.1. Sarrera

8.2. Tentsio-egoera trakzio edo konpresio hutsean

8.3. Deformazio-egoera trakzio edo konpresio hutsean

8.4. Pisu propioaren eragina

8.5. Egitura hiperestatikoak trakziopean eta konpresiopean

8.6. Hasierako tentsioak

8.7. Tentsio termikoak

8.8. Deformazio plastikoak trakziopean eta konpresiopean

8.9. Horma meheko presio-ontzien kalkulua

9. MAKURDURAREN TEORIA OROKORRA

9.1. Sarrera

9.2. Makurdura hutsa

9.3. Makurdura bakuna

9.4. Horma meheko sekzioen makurdura

9.5. Makurdura asimetrikoa

9.6. Habe heterogeneoak

9.7. Makurdura konposatua eta konpresio eszentrikoa

9.8. Makurdura plastikoa

10. DEFORMAZIOAK MAKURDURAPEAN

10.1. Sarrera

10.2. Kurba elastikoaren metodoa

10.3. Momentuen azaleren metodoa: Mohr-en teoremak

10.4. Habe konjokatuaren metodoa

10.5. Indar ebakitzailearen eragina

10.6. Tenperaturaren aldaketak sortutako makurdura

10.7. Gainezarpen-printzipioa deformazioen kalkuluan

11. EGITURA HIPERESTATIKOEN KALKULUA

11.1. Sarrera

11.2. Egitura hiperestatikoen kalkulurako metodoak

11.3. Indarren metodoa egitura hiperestatikoen kalkulurako

11.4. Hiru momentuen ekuazioa

11.5. Habeen desplazamendu horizontalak

11.6. Lotura zurrunak dituzten egiturak: Portikoak

11.7. Simetria- eta antisimetria-propietateak

11.8. Tenperaturaren eragina sistema hiperestatikoetan

12. BIHURDURAREN TEORIA OROKORRA

12.1. Sarrera

12.2. Sekzio zirkularreko piezen bihurdura

12.3. Bihurdura isostatikoa eta bihurdura hiperestatikoa

12.4. Transmisio-ardatzen kalkulua

12.5. Makurdurarekin konbinaturiko bihurdura

12.6. Sekzio zirkularra ez duten piezen bihurdura

12.7. Horma meheko sekzio zabalduen bihurdura

12.8. Horma meheko sekzio itxien bihurdura

12.9. Bihurdura plastikoa

13. METODO-ENERGETIKOAK

13.1. Sarrera

13.2. Deformazio-energia elastikoa

13.3. Deformazio-energiaren espresioa esfortzu desberdinen funtzioan

13.4. Clapeyron-en teorema

13.5. Elkarrekikotasun-teoremak

13.6. Castigliano-ren lehen teorema

13.7. Engesser-en lehenengo teorema eta Castigliano-ren bigarren teorema

13.8. Karga unitarioaren metodoa

13.9. Engesser-en bigarren teorema

13.10. Talken teoria

14. GILBORDURA

14.1. Sarrera

14.2. Egonkortasuna eta zutabeen gilbordura

14.3. Euler-en karga kritikoa

14.4. Zutabeen karga kritikoa lotura-baldintzen arabera

14.5. Eszentrikoki kargatutako zutabeak

14.6. Sekantearen formula

14.7. ω koefizienteen metodoa

BIBLIOGRAFIA

Elastikotasunaren teoria eta materialen erresistentzia

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)