Automatismoak eta kontrola

Autorea(k): Haritza Camblong Ruiz, Aitzol Ezeiza Ramos, Nora Barroso Moreno
Jakintza-arloak: Zientzia teknologikoak
ISBN: 978-84-8438-484-7
Argitalpen urtea: 2014
Orrialdeak: 244

Liburu honek Industria alorreko Graduetako Automatismoak eta Kontrola irakasgaia du jatorri. Irakasgai horretan eskolak euskaraz ematen dituzten unibertsitateko irakasleengandik heldu da ideia. Liburuaren edukiak irakasgaiaren programa kontuan hartzen du, baina eskolan ematen dena baino haratago doa, ingurumaria azalduz eta gaietako batzuk sakonduz.

Gainera, automatismoei eta kontrolari buruzko oinarrizko kontzeptu, metodologia eta teknikak azaltzen direnez, halako ikasgaiak ematen diren Lanbide Heziketako hainbat gradutako ikasleentzat ere baliagarria da. Idazlana ahal bezain modu pedagogikoan idatzia izana da, jakintza-arlo hauetako hasiberriei begira.

Gaiek elkarren artean harreman handia izan arren, liburua bi atal nagusitan zatitu da. Lehen zatian automatismoei buruzkoa oinarriak aipatzen dira: definizioak, historia, helburuak, automatismo sekuentzialak diseinatzeko Grafcet izeneko lengoaia, automatismoen inplementazioa eta abar. Bigarren zatia, osorik, kontrolari buruzkoa da; oinarrizko definizio, hiztegi, kontzeptu eta metodologiaz gain, sistemen ereduztapena, Laplace-ren transformatua, sistemen joerari buruzko oinarrizko kontzeptuak, eta abar lantzen dira.

Bi zatietan, ariketa zuzendu batzuk ematen dira, baita oinarrizko bibliografia ere.

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (epub)