Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean

Jakintza-arloak: Artea
ISBN: 978-84-8438-601-8
Argitalpen urtea: 2016
Orrialdeak: 192

Euskal testuinguru
kulturalean bi arte-instituzio publikotan aurrera eraman diren arte-ekoizpen feministen
inguruko bidaia eta hausnarketak biltzen dira liburuan, Arteleku zentroan eta Montehermoso
Kulturunean gertatutakoak. Instituzioen esparruan arte-ekoizpen feministek zer
egoera, oztopo edota betebehar gainditu behar izan dituzten ikusi ahal izango
dugu. Bestalde, kontuan hartu behar dugu ekoizpenerako baldintza bilakatzen
diren betebehar horiek kultura-politikek urteetan azaldu dituzten lehentasunekin
guztiz erlazionatuta daudela; esaterako, arte garaikidearen esparruan garatzen
diren praktika guztiak baliabide ekonomiko eta politikoak bilakatzera
bideratzen dituzte.

Baina zer gertatzen da
instituzio horiek espaziorik edota ekoizpenerako aukerarik irekitzen ez dietenean
arte-ekoizpen feministei? Zer gertatzen da instituzio horiek ateak ixten
dituztenean? Testuinguru
horretan, arte-ekoizpen feministek eta teoria eta mugimendu feministek, queer eta
transfeminismoekin batera, beren praktikak gauzatzeko baldintzak sorrarazten
dituzte arte-instituzio publikoen espazio instituzionalizatutik kanpo.

Arte-ekoizpen feministek
baliabide ekonomiko eta politikoa izan beharrari aurre egiten diotenean, beren
praktikaren bitartez, ezagutza-prozesua aurrera eramateko bideari ekiten diote,
baita subjektibazio-prozesu berriak eskaintzeari ere. Izan ere,
kultura-politikek irudikatzen dituzten helburuetatik aldentzen diren heinean,
eta teoria eta mugimendu feministekin, queerekin eta transfeminismoekin
elkarreraginean gauzatzen diren heinean, subjektuen eta ekoizten dituzten
bisualitateen artean mugak lausotu egiten dira. Arte-ekoizpen feministek
eskaintzen dituzten bisualitateek eta lan-prozesuek ekintzarako eta ezagutzarako
esperientzia berriak ahalbidetzen dituzte.

Maider Zilbetiri egindako elkarrizketa irakurri

Aurkibidea

HITZAURREA

SARRERA

Artearen historiografia eta arte feministaren inguruan

Arte-ekoizpen feminista

I. KAPITULUA. TESTUINGURUA

1. KULTURA-KUDEAKETA PUBLIKOA. ARTE GARAIKIDEA EUSKAL TESTUINGURUAN

1.1. Kultura-politiken testuingurua

1.1.1. Kultura baliabide bilakatua

1.2. Euskal Autonomia Erkidegoa. Kultura-politiken ibilbidea

1.2.1. Kulturaren Euskal Kontseilua. Kulturaren Euskal Plana

1.2.2. Eremuak programa eta artea eta politika publikoak

1.2.3. Kultura-politiketatik politika publikoetara

1.3. Berdintasun-legeak: artearen eta sexuen arteko berdintasuna uztartzeko ahaleginak

1.3.1. Espainiako Estatuko Ley Orgánica para la igualdad efectiva de mujeres y hombres (martxoaren 22ko 3/2007)

1.3.2. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako legea (otsailaren 18ko 4/2005)

II. KAPITULUA. ARTELEKU

2. ARTELEKU ZENTROA. ARTE-EKOIZPEN FEMINISTARI ESKAINITAKO ESPAZIOA

2.1. Arte-hezkuntzara zuzendutako arte eta pentsamendu garaikideko zentroa

2.2. Arteleku eta arte-ekoizpen feministari eskainitako espazioa

III. KAPITULUA. MONTEHERMOSO

3. MONTEHERMOSO KULTURUNEA. 2008-2011. ARTE-EKOIZPEN GARAIKIDEAREN ETA TEORIA FEMINISTAREN ARTEKO ELKARGUNEA

3.1. Montehermoso Kulturuneko jarduna arte-ekoizpen feministara bideratuta

3.2. Arte garaidearen esparruaren kudeaketa emakume eta gizonen arteko berdintasuna eta feminismoak oinarri hartuz

IV. KAPITULUA. INSTITUZIOTIK KANPO

4. ARTE-EKOIZPEN FEMINISTA ARTE-INSTITUZIO GARAIKIDETIK KANPO

4.1. Kolektiboak, sareak eta kidetasuna arte-ekoizpen feministan

4.2. Izendapenen mugak eta subjektibazio-prozesuak

4.3. Arte-ekoizpen feminista ezagutza-prozesu bezala

5. ONDORIOAK

6. BIBLIOGRAFIA

EGINDAKO ELKARRIZKETAK

ARTE-LANAK

Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)