Aritmetika Lehen Hezkuntzako irakasleentzat
Liburu honetan haurraren zentzumen numerikoaren garapena azaltzen da,
besoetako umea denetik Lehen Hezkuntzaren edo lehen mailaren amaierara arte.
Zenbaki arruntaren eraikuntza eta zenbaki arrunten aritmetika zenbait
ikuspuntutatik aztertzen da, besteak beste, antropologikoa, historikoa,
kognitiboa eta matematikoa. Horrela, testu honen bidez, euren hasierako
trebakuntzan dauden irakaslegaiek zenbaki arruntaren ikuspegi osoa landuko
dute, eta ikuspegi hori baliagarria izango zaie irakasle-lanbidean.
Atalez atal, zenbaki arruntaren eraikuntza, zenbaketa-teknikak,
zenbakikuntza-sistemak, oinarrizko lau eragiteka aritmetikoak eta
zatigarritasuna lantzen dira, eta amaitzeko, aurkeztu egiten dira zenbaki
arrunten propietateak frogatzeko teknika matematikoak.