Argumentu isilak eta hizkuntz aldakortasuna

Jakintza-arloak: Hizkuntzalaritza
ISBN: 978-84-8438-329-1
Argitalpen urtea: 2010
Orrialdeak: 302

Euskaraz, nik zu ikusi zaitut, esan dezakegu edo berdin-berdin ikusi zaitut. Hots, perpauseko argumentuak (subjektua, osagarri zuzena, etab.) isil ditzakegu. Beste hizkuntza batzuetan, ordea, ingelesez adibidez, I saw you esan dezakegu, baina saw gisako perpausak, I eta you argumentuak isilduta, ez dira gramatikalak. Munduko hizkuntzek argumentuak isiltzeko duten gaitasuna da aztergai monografia honetan: zergatik den posible hizkuntza batzuetan eta zergatik ezinezkoa besteetan.

Euskarari toki berezia egiten badio ere, hizkuntza sorta zabalean oinarritzen da lana, eta mota askotako egiturak aztertzen ditu. Horrela, datu multzo zabal batean oinarrituz, eta pausoz pauso aurreratuz, Maia Duguinek argudiatzen du ezen argumentu-isiltzea kasuak eta komunztadurak arautzen dutela, isiltzea bera elipsi mota bat dela proposatuz.

Ikerlan original hau Filologian eta Hizkuntzalaritzan interesa daukaten guztiei zuzendua dago.

 

Aurkibidea

Eskertza

Laburdurak

1. Hizkuntz aldakortasuna eta hizkuntz teoria

2. Isiltasuna eta argumentu isilak

3. Argumentu-isiltzearen tipologia eta argumentu isilen izaera

4. Argumentu isilak eta egiturazko kasua

5. Perpausa baino harago: jabe isilak

6. Pertsona tasunean oinarritutako AI baldintza

7. Ondorioak eta eztabaida

Hizkuntzak

Erreferentziak

Argumentu isilak eta hizkuntz aldakortasuna

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)