Ekonomia solidarioko merkatu sozialak, lankidetza-sare solidarioen ikuspegitik. Euskal Herriko merkatu sozialaren azterketa

Autorea(k): Pablo Arrillaga Márquez
Jakintza-arloak: Zientzia ekonomikoak
Orrialdeak: 5-30

Ekonomia solidarioak ekonomia kapitalistarekiko kritikoa den ikuspegi batetik abiatutako errealitate sozioekonomiko eta praktika eraldatzaileak gorpuzten ditu. Eta merkatu soziala da horren hedapenerako azkenaldian garatutako estrategia zentrala. Bertan ekonomia solidarioaren logikan lan eta kontsumitzen duten eragileen arteko harremanak indartu nahi dira, elkartasunean, elkarrekikotasunean eta justizia sozialean oinarritutako ekoizpen-, kontsumo-, banakuntza- eta finantzaketaharremanen inguruan. Artikulu honetan, merkatu soziala osatu nahi izan dugu Euclides A. Mance filosofo eta ekonomialari brasildarraren lankidetza solidarioan oinarritutako sareen teoriatik datozen ekarpenekin. Azkenik, irakaspen teoriko hauek lurreratuko ditugu Euskal Herriko merkatu sozialean; izan ere, azkenengo urteetan hartutako norabidea bat dator, neurri handi batean, autore brasildarraren teoriaren elementuekin.

Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Jaitsi
Uztaro 117