Betalaktamikoekiko alergia: osasun-langileon erantzukizuna
Autorea(k): Miren Ercilla Liceaga, Aitziber Lizardi Mutuberria, Miren Josune Garcia de Andoin Barandiaran, June Landa Alberdi, Larraitz Leunda Eizmendi, Mikel Urretavizcaya Anton, Leire Ulacia Epelde, Idoia Beristain Aramendi
Orrialdeak: 6
Betalaktamikoak giltzarri dira infekzio gehienen tratamenduan. Populazioaren portzentaje garrantzitsu batek betalaktamikoekiko alergia duela dio, baina gehienek ez dute benetako alergiarik. Horrek infekzioen tratamendu desegoki bat ekar dezake eta heriotza-tasan eragin zuzena izan dezake. Osasun-langileok horren garrantziaz konturatu behar gara, eta gure egunerokoan alergia-etiketa hori benetakoa den ala ez egiaztatzeak gure eginkizuna izan beharko luke. Horretarako ezinbestekoa da betalaktamikoen egitura eta elkarren arteko antzekotasun kimikoak ezagutzea, beti ere alergologoarekin lankidetzan.
Gako-hitzak: Betalaktamikoak, Alergia, Osasun-langileak, Desetiketatzea.
Beta-lactams are essential in the treatment of most infections. A significant percentage of the population reports being allergic to beta-lactams, and most are not actually allergic. This may lead to an inappropriate treatment of infections and have a direct impact on mortality. As health workers, we need to be aware of the importance of this fact, and it should be our diary duty to find out if this allergy tag is real or not. For this purpose, it is essential to know the structure and the chemical similarities between beta-lactams always in cooperation with the allergologist.
Keywords: Beta-lactams, Allergy, Health workers, De-labeling.
Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu