COVID-19ak oinarrizko osasun laguntzan izan duen eragina: Osasun etxe bateko erizain baten ikuspegia
Autorea(k): Mariaje Esain Nicuesa
Jakintza-arloak: Medikuntza
Orrialdeak: 3
Saiatuko naiz erizain baten ikuspuntutik denbora guzti honetan bizi izan dudana azaltzen. Pandemia iritsi baino lehenago oinarrizko osasun laguntzaren egoera ez zela batere ona aipatu nahiko nuke, eta urteak generamatzan murrizketak salatzen. Hasteko, ez ziren baja guztiak ordezkatzen, ezta oporrak edo prestakuntzarako orduak ere. Gainera, erretiroak ordezkatzeko ere arazoak ziren. Medikuen kasuan profesionalen faltagatik zela esaten zuten, eta hala ere ez zen irtenbiderik bilatzen, baina erizainon kasuan hori ez da egia izan azkeneko hilabeteak iritsi arte. Zuzendaritzatik hartutako erabakiaizan zen, eta oraingo egoera horren ondorioa da.
Horrek hainbat ondorio ekarri ditu; biztanleriaren adina gora doa, eta gure pazienteak gero eta zaharragoak dira, behar gehiagorekin, horregatik behar ditugu protokolo gehiago. Baina kupoak ez dira txikitu eta diren beharretarako ez da langileon kopurua handitu. Osasun hezkuntza gure lanaren zati bat da, oso garrantzitsua nire ustez baina taldeka egiten dena prestatzeko, gehienetan etxean prestatu behar dugu.
Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu