COVID-19a eta Gizartea: Erredakzioan ikusi eta ikasitakoak: COVID-19aren lezioak
Autorea(k): Arantxa Iraola Alkorta
Orrialdeak: 3
Izurriaren hasieran, galduta geunden, hipotesi urrunenetan, oso urruna zen hipotesi bat etorri zen lehen lerrora: birus bat, ordura arte ezagutzen ez zena, eta ezaugarri zituena larritasuna eta kutsagarritasuna. Txinatik berehala heldu zen, eta planeta honetan distantziak egun zein txikiak diren berehala ulertzeko era izan zen: zein lotuta dagoen dena. Lerrook idazteko orduan, Ukrainako gerrarekin antzeko zerbaiten sentipena zabaldu da. Zalantzaz betetako egunak izan ziren, eta erredakzioan oroitu genuen gure lanaren garrantzia. Informatzea da gure jardunaren ardatzetako bat, informazio ona ematea, eta osasun krisi batean aparteko zentzua du egiteko horrek. Hor hasi ginen sare bat ehuntzen: jakiteko, eta ulertzeko. Nora jo? Zientzialariengana jo genuen aurrenaurrena. EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Mikrobiologia irakasle Miren Basarasi egindako lehen elkarrizketa ondo gogoan dugu: oinarri-oinarrizko galderak ziren denak, ezjakintasun erabatekotik egindakoak. Lehena izan zen, atzetik beste asko etorri ziren.
Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu