Nutrizioaren garrantzia alboko esklerosi amiotrofikoan: arreta nutrizionala
Autorea(k): Larraitz Eizmendi Leunda, June Landa Alberdi, Miren Ercilla Liceaga, Maitane Umerez Igartua, Mikel Urretabizkaia Anton, Miren Josune Garcia de Andoin Barandiaran, Aitziber Lizardi Mutuberria
Orrialdeak: 6
Alboko esklerosi amiotrofikoa (AEA) garuneko zein bizkarmuineko motoneuronen galera progresiboa sortzen duen gaixotasun neurodegeneratiboa da.
AEA izateak zuzenean eta era negatiboan eragiten dio gaixoaren nutrizio-egoerari. Desnutrizioa oso ohikoa den sintoma da AEA duten gaixoengan eta muskuluen eta immunitatearen ahuldura dakar, eritasuna areagotuz eta biziraupena gutxituz. Desnutrizioa faktore prediktibo independentea dela frogatu da hainbat ikerketatan. Hori dela-eta, oso garrantzitsua da balorazio nutrizional goiztiarra eta aldizkakoa egitea AEA duten gaixoetan, elikadura gaixoaren egoera klinikora egokitzeko une oro.
Gako-hitzak: alboko esklerosi amiotrofikoa, desnutrizioa, elikadura
Amyotrophic lateral sclerosis (ALS) is a neurodegenerative disease of the human motor system that causes progressive loss of brain and spinal cord motoneurons.
Suffering from ALS has a direct negative effect on the patient's nutritional status. Malnutrition is widespread in patients with ALS. Malnutrition affects muscular strength and immunity, leading to the progression of disease and death. Several clinical trials have shown that malnutrition is an independent predictive factor. Therefore, it is important to have an early and periodic nutritional assessment to adapt patient’s diet.
Keywords: amyotrophic lateral sclerosis, malnutrition, diet
Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu