Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilean irekiko da

2024ko abenduaren 19a

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilean irekiko da

Ikergazte kongresuaren edizio berri bat egingo dugu 2025eko maiatzean. Kongresuaren muina ikertzaileek aurkezten dituzten komunikazioak dira eta dagoeneko zabalik dago artikuluak bidaltzeko epea. Otsailaren 17ra arte aurkeztu ahal izango dira eta lanek betebeharreko baldintzak zein idazteko ereduak dagoeneko ikusgai dituzue.

Ikertzaile hasi berriei, ikerketa talderen batean sartu berri direnei, doktore tesia egiten dabiltzanei, tesia azken urteetan aurkeztu dutenei edota Ikerketa lanen bat egin dutenei (MALa edo GrALa adibidez, beti ere ikerketaren kalitatea bermatzen baldin bada) begirako kongresua da Ikergazte. Diziplina anitzeko kongresua denez aurkezten diren komunikazioetan hori kontuan hartzea garrantzitsua da.

Kongresurako onartutako komunikazio guztiekin ISBNdun 5 liburu argitaratuko dira, jakintza arlo bakoitzerako bat. Gainera, artikuluak DOI zenbakiarekin eskuragarri izango dira inguma.eus datu-basean.

Komunikazioen interes eta kalitatearen arabera ahozko aurkezpen moduan, posterra duen mikroaurkezpen bezala edo poster gisara aurkeztuko dira maiatzaren 28tik 30era bitartean. Hautatutako lanak aurkezteko ezinbestekoa izango da kongresuan matrikulatzea.

Sariei dagokienez, ahozko aurkezpenetan, 5 sari banatuko dira, jakintza arlo bakoitzeko bat. Sari berezi bat ere izango da, Euskal Herriko garapenerako bereziki garrantzitsua den gaia lantzeagatik.

Zure artikuluaren zain gaude!