"Ikerketarako metodologia feminista: ekarpenak, eztabaidak eta erronkak"
Marta Luxán Serrano Soziologian lizentziatua (1993, UPV/EHU) eta Demografian doktorea (2000, Universitat Autònoma de Barcelona) da. 1993-2000 bitartean Centre d’Estudis Demogràfis (UAB) ikerketa-zentroan aritu zen, hainbat ikerketa-beka eta kontraturekin. 2001. urtean UPV/EHUra bueltatu zen doktoratu ondoko bekarekin eta ordutik bertan aritu da lanean. Egun, Soziologia eta Gizarte Langintzako irakasle agregatua eta AFIT ikerketa-taldeko kidea da. Ikerketa-gaiei dagokienez, demografia eta familiarekin lotutako gaiak lantzeaz gain, ikerketa-metodologia feministan aritua da (SIMReFeko kidea 2008tik) eta mugimendu sozialekin lotutako gaiak ere aztertzen ditu. Egun, bi ikerketa-proiektutan ari da, ADISKIDE (MINECO, 2022-2026, ikertzailea) eta RESCUPAN (MINECO, 2021-2025, ikertzailea). USVreact. Universities Supporting Victims of Sexual Violence proiektuan UPV/EHUko ikertzaile nagusia izan zen (Europar Komunitatea).
