"Zientzia-dibulgazioa umorearen moldean"
Josu Lopez-Gazpio (Tolosa, 1987) Kimikan doktorea da eta gaur egun UEUren GOI ikastegiko irakaslea da, irakasleen prestakuntzarako masterrean. UEUko Kimikako sailburua da 2017. urtetik eta zientzia-dibulgatzailea ere bada. EHUko Kimika Fakultatean kosmetikoen analisia izan zen bere ikergaia (2011-2016) eta horren ostean hezkuntza-berrikuntzaren arloa ikertzen hasi zen, nagusiki adimen artifizialaren eta laborategi birtualen esparruan. Irakaskuntzaren arloan, irakasle izan da Lanbide Heziketan, Bigarren Hezkuntzan, hezkuntza ez arautuan eta unibertsitatean. Dibulgazioari dagokionez, Tolosaldeko Atarian eta Zientzia Kaieran ohiko kolaboratzailea da eta noizean behin irratian kolaboratzen du. Dibulgazioko beste hainbat ekimenetan ere parte hartu du: Wolfram Deuna, Barredromoa, Bertsozientzia eta abar. 2018. eta 2020. urteetan zientzia-kazetaritzaren arloko lanen CAF-Elhuyar saria jaso zuen.

