"Ikerketa ere euskaraz?"
Biologian lizentziatua (1984) eta Euskal Filologian doktorea (1993). UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean atxikitako irakaslea 1986tik, eta irakasle titularra 1997tik. Euskarazko erregistro akademikoen garapenean laguntzeko xedea duten irakasgaiak eman ditu Zientzia eta Teknologia Fakultatean, une honetan Idatzizko eta Ahozko Komunikazio Zientifiko-Teknikoa Euskaraz izena dutenak. Masterretan ere hainbat irakasgai eman ditu, besteak beste, Terminologia eta Testu Espezializatuak, Informatika Fakultateko Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua (HAP/LAP) masterrean. Doktoretza egin berritan sintaxian eta morfologian lan egin bazuen ere, aurrerago haren ikerketa terminologiaren eta euskararen garapen lexiko-diskurtsiboaren alorrera zuzendu du. Ixa ikerketa-taldeko eta HiTZ zentroko kidea da. Terminologia Sareak Ehunduz (TSE) programaren sustatzailea eta koordinatzailea izan da 2008. urtetik. UPV/EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Saileko zuzendaria izan da (2003-2009 eta 2017-2024). Une honetan UPV/EHUko Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako errektoreordea da.

