(95) OnduBide 2030

Maider Markuleta Gorostiza1, Maddi Barbara Zuloaga Camarero1, Igor Gorrochategui Garmendia1
1Mondragon Unibertsitatea

Laburpena

Laburpena OnduBide 2030 proiektua arazo globalen aurrean gazteen inplikazioa zalantzan jartzetik sortu da, Agenda 2030aren eraginkortasunaren inguruko eztabaida sustatzeko eta ikuspegi kritikoa garatzeko. Ikerketa honek Garapen Iraunkorreko Helburuek gazteen artean duten eragina aztertzen du, eta horretarako, inkestak eta elkarrizketak egin dira ikasle eta zerbitzu aurreratuetako profesionalekin. Emaitzek erakusten dute gazte gehienek urrun sentitzen dutela ekimen hori, eta, ondorioz, inplikazio eskasa dutela honekiko nahiz eta, gizartearen erroken inguruko interesa eduki. Eztabaida eta parte-hartzea bultzatzeko, jardunaldi ireki bat antolatu zen, non parte-hartzaileek proposamenak eta irtenbideak garatu zituzten. Proiektu honen bidez, gazteen eta instituzioen arteko lotura indartzea eta politika publikoetan haien ahotsa txertatzea bilatzen da.

Gako-hitzak: Gizartea, 2030 Agenda, Garapen Iraunkorreko Helburuak, instituzioen lotura, arazo globalak