(92) Sinonimoen erabilera albiste digitaletan: testu originalen eta itzulpen automatikoen arteko alderaketa

Amaia Solaun Martínez1, Nora Aranberri Monasterio1
1Hizkuntza Teknologiako Euskal Zentroa (HiTZ), Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Laburpena

Itzultzaile automatikoen hedatze azkarraren ondorioz inoiz baino harreman estuagoa dugu itzulpen automatikoekin. Egoera horrek euskararen erabileran zuzenean eragin dezake, teknologia honek hizkuntza aldaketak eragiteko potentziala baitu. Horregatik, lan honetan euskarazko albiste digital originalen eta itzulpen automatikoen arteko desberdintasunetan zentratu gara. Zehazki, sinonimoen erabilera aztertu dugu metodo eta metrika automatikoak erabilita. Gure emaitzek aditzera ematen dute orobat sinonimoen erabilera oso antzekoa dela bi testu moten artean, baina, hala ere, giza testuek aniztasun handiagoa dutela, sinonimoen erabilera apur bat orekatuagoa baitute.

Gako-hitzak: itzulpen-automatikoa, hizkuntza aniztasuna, sinonimia, hizkuntza gutxituak, euskara