(90) RFID teknologiaren eraginkortasuna ugaztun erdiurtarren jarraipenerako

Jon Levy-Otheguy1, Jorge González-Esteban2, Lander Olasagasti1, Miren Aldasoro1, Nerea Vallejo1, Frank D'Amico3, Joxerra Aihartza1
1Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), 2DESMA Estudios Ambientales, Ituren, Nafarroa, 3Paueko Matematika Aplikatuen Laboratorioa (LMAP – CNRS), Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatea (UPPA)

Laburpena

Mende honetan, RFID teknologiaren erabilera, irrati uhinen bitartez distantzian den objektu baten identikazioa eta jarraipena ahalbidetzen duen sistema, ohikoa bilakatu da erreketako ornodunen ekologia aztertzeko, batez ere arrainetan. Teknologia berri honek bere eraginkortasuna frogatu du haien ekologia espaziala eta habitataren hautespenak aztertzeko. Gure kasuan, bi antena mota erabili ditugu guk eraikitakoak, ur-satorra detektatzeko: hesi-antenak eta kakatoki-antenak. Hemen aurretik testatutako kakatoki artifizialen metolodologiari, RFID teknologia batu diogu, kakatokien erabilerari buruzko informazioa sakontzeko. Hesi-antenek detekzio maila oso altua zuten baldin eta errekaren zabalera osoa estaltzen badute. Edozein dela emaria, ur-satorrak urte osoan zehar detektatzen ahal ditugu. Azkenik, bi detekzio metodologi horien bateratzeak, kakatoki-antenek eta kakatoki artifizialak, markatze jarrerari buruzko beharrezko informazioak eskuratzea bermatu digu, adibidez, negatibo faltsuen proportzioa azaleratuz. RFID teknologiaren erabilerak, berez detektatzen oso zaila den espezie mehatxatu honi buruzko ezagutzak areagotzeko aukera berriak sortzen ditu.

Gako-hitzak: Kakatoki artifizialak, Detektagarritasuna, Erreka, Espezie iheskorrak, Telemetria