(89) Zoladura iragazkorren eragina hirietako isurketa-uren kalitatean
1Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Laburpena
Hiri Drainatze Sistema Jasangarriak (HDSJ) helburu anitzetarako diseinatu ohi dira: uraren ziklo naturala babesteko, uholde arriskua kudeatzeko edota hirietako isurketa-uren kalitatea hobetzeko. Esaterako, zoladura iragazkorrek euri-ura lurzoruan zehar infiltratzea edo euri-uren deposituetara helaraztea ahalbidetzen dute. Besteak beste, Legazpiko San Ignazio auzoan, HDSJ-en aldeko apustua egin dute, zoladura iragazkorren aparkaleku bana eraikiz. Lan honen helburua Legazpiko zoladura iragazkorrek uraren kalitatean duten eragina aztertzea izan da.
Gako-hitzak: Hiri Drainatze Sistema Jasangarriak, HDSJ, zoladura iragazkorrak, uraren kalitatea