(88) Zaurgarritasunaren epizentrotik idazten. Osasun mentala Alaine Agirre Garmendiaren eleberrigintzan
Laburpena
Alaine Agirre Garmendiaren eleberrigintzak badu gai zentral eta mardula: osasun mentala. Hain zuzen ere, autoreak bere eleberrietan eritasun mentalaren dimentsio guztiak lantzen ditu: gaixotasunaren eragin pertsonal, sozial eta familiarrak ez ezik, rol dibulgatiboa bide, min emozionalaren kudeaketa, gaixotasun prozesuak edota gizartearen begietara tankera honetako eritasunak pairatzen dituzten pertsonek sor dezaketen deserosotasuna eta estigma ere baditu mintzagai. Hala eta guztiz ere, aipatutako ardatzak ez dira autorearekiko modu alienatuan aurkezten: sarri ez da alde nabarmenik Agirrek bizitakoaren eta literaturan islatutakoaren artean. Diskurtsoaren analisia eta autoreak emandako askotariko elkarrizketak uztartuz, artikuluak autoreak osasun mentalari buruz sortzen duen diskurtsoa aztertzea du helburu.