(84) Kitosano deribatuen nanopartikulak tratamendu oftalmologikoetarako ektoinaren askapen kontrolatuko sistema gisa

Nekane Martin-Mendia1, Virginia Sáez-Martinez2, Jose Luis Pedraz3, Oihane Gartziandia2
1i+Med S: Coop. + EHU/UPV, 2i+Med S. Coop, 3EHU / UPV

Laburpena

Nanopartikulen erabilera askapen kontrolatuko plataforma gisa interes handiko ikerketa eremu bat da. Lan honetan kitosanoaren funtzionalizazio gradua kontrolatuz lortutako deribatu amonio kuaternarioekin nanopartikula desberdinen sintesia optimizatzen da. Partikula hauek ezaugarri bereizgarriak dituzte, ehun biologikoetako mukiekiko eranste gaitasun handiagoa besteak beste. 100-300nm-ko nanopartikulak lortzen dira, hutsak zein printzipio aktiboz kargatuak kitosano eta bere deribatuak erabiliz. Bereziki partikula hauek begi gaixotasunen tratamenduetan izan dezaketen potentziala aztertzen da, ektoina aktiboaren askapena ikertuz kasu honetan.

Gako-hitzak: nanopartikula, Kitosano, askapen kontrolatua, oftalmologia