(82) Fluxu-zitometria bidez sagu-laginak immunofenotipatzeko lan-fluxuaren diseinua

Uxue García Uriaque1, Alejandro Maestre Guillén1, Ainhoa Iglesias-Ara1, Ana M. Zubiaga1
1Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Laburpena

Azken urteetako emaitzek eta deskribatutako E2f2-/- saguen fenotipoak iradokitzen dute E2F transkripzio-faktoreek immunitate-erantzunaren erregulazioan dihardutela. Alabaina, ez da identifikatu E2f2-/- saguen fenotipoaren erantzule den mekanismo immunologikoa. Fluxu-zitometria bidezko immunofenotipatzeak ahalbidetzen du prozesu patologikoetan eta erantzun terapeutikoetan parte hartzen duten zelulak identifikatzea. Hala ere, ez dago sagu-laginak immunofenotipatzeko estandarizatutako metodorik. Lan honetan diseinatu dugu saguetatik erauzitako hainbat organo zein ehunen immunitate-zelulen populazioak karakterizatzeko estrategia. Diseinatutako estrategia horrek ahalbidetzen du hainbat egoera esperimentaletan E2f2-/- saguetan gertatzen den immunitate-erantzuna aztertzea.

Gako-hitzak: Fluxu-zitometria, Immunologia, Transkripzio-faktoreak, Immunofenotipatzea