(80) Kasu-markapena euskara-gaztelania kode-alternantzian: euskara bigarren hizkuntza duten elebidunak aztergai

Endika Uriarte1, Amaia Munarriz-Ibarrola1
1ELEBILAB (UPV/EHU)

Laburpena

Ikerketa honen helburua da ikertzea zein diren euskara bigarren hizkuntza (H2) duten elebidunek euskara-gaztelania kode-alternantzian (KA) dituzten hobespenak kasu-markapenari dagokionez. Halaber, ikusi nahi da euren elebitasun profilak (hizkuntza-dominantziak) eta KAren erabilera eta jarrerek eraginik ote duten hobespen horietan. Horretarako, H2 euskara duten 24 elebidunek KAdun esaldiak zituen onargarritasun juzkuen ariketa bat egin zuten eta elebitasun-profila ezaugarritzeko Bilingual Language Profile (BLP) izeneko galdetegia. Emaitzek erakutsi dute, oro har, subjektuaren hizkuntzaren araberakoa dela hobesten den kasu-markapena, H1 euskaldunen antzera. Bestalde, ez da korrelaziorik aurkitu KAdun esaldien onargarritasun mailaren eta parte-hartzaileen dominantziaren artean, baina korrelazio negatiboa ageri zen KAren erabilerarekiko.

Gako-hitzak: Kode-alternantzia, kasua, euskara-gaztelania, elebitasun-profila, onargarritasun juzkuak