(8) Ekitatea eta tratu berdintasuna Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman. Etxez Etxeko Laguntza zerbitzuaren kasu azterketa.

Ane Izagirre Arratibel1
1Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU

Laburpena

Ikerlan honen helburua Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak eskaintzen duen arretan ekitatea eta tratu berdintasuna bermatzen diren aztertzea izan da; zehazki, Etxez Etxeko Laguntza zerbitzua EAEko 9 udalerritan aztertuta. Zerbitzua EAEko herri guztietan eskaintzen da, baina alde nabariak daude herri bakoitzak zehaztutako baldintzen artean. Lan honetan ezberdintasunak identifikatu eta horien arrazoietan sakondu nahi izan da. Azterketaren emaitzek erakutsi dute ezberdintasun horiek lekuan lekuko beharrei erantzuteko baino gehiago, udal bakoitzaren gaitasun eta borondatearen arabera sortu direla.

Gako-hitzak: Gizarte Zerbitzuak, Ekitatea, Tratu berdintasuna, Etxez etxeko laguntza zerbitzua